Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

105. zk., 2013ko ekainaren 3a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DURANGOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 4. ZENBAKIKO EPAITEGIA
2560

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 3/12 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Durangoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 4 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesaleko Epaitegia.

Judizioa: 3/12 hitzezko judizioa.

Alderdi demandatzailea: Electricidad Guria.

Alderdi demandatua: Alberto Fernandez Calleja.

Gaia: hitzezko judizioa.

Judizio horretan, epaia eman da, eta hauek dira xedapenak:

XEDAPENAK

1.– Prozedura honetan 2012ko uztailaren 3an emandako epaia zuzentzea erabaki da, honelaxe hain zuzen.

2.– Aipatutako ebazpena aurrekarietan adierazitako moduan idatzita geratuko da, behin betiko, honela:

Baietsi egiten da Vega prokuradoreak Electricidad Guria, S.L. sozietatearen izenean eta ordez aurkeztutako demanda, eta, horrenbestez, Alberto Fernandez Calleja hauek ordaintzera kondenatzen:

– Mila bederatziehun eta hirurogeita hamaika euro eta laurogeita hamar zentimo (1.971,90), zor nagusi gisa.

– Merkataritzako eragiketetan berankortasunaren aurkako neurriei buruzko 3/2004 Legeak ezarritako interesak.

– Ez da kostuen gaineko kondenarik ezartzen.

Sar bedi ebazpen hau Epaien Liburuan, eta bidal bedi lekukotza auto nagusietara.

Aurkaratzeko modua: auto honen aurka, ez dago errekurtsoa aurkezterik. Jatorrizko ebazpenaren aurka, ostera, hura jakinaraztean zehaztutako errekurtsoak jar daitezke (PZLb, 214.4 artikulua).

Aurreko paragrafoan aipatzen diren errekurtsoak aurkezteko epeak, hala badagokio, eten egingo dira, eskabidea aurkezten bada; dena den, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunean jarraituko dute epeok (BJLO, 215.5 artikulua).

Epaileak ebatzi eta sinatzen du. Fede ematen dut.

Epailearen sinadura.

Idazkariaren sinadura.

Alderdi demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau EHAAn argitaratzea ebatzi du epaileak, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.

Durango (Bizkaia), 2013ko martxoaren 25a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala