Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

105. zk., 2013ko ekainaren 3a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2559

EDIKTUA, oro har kontratuei buruz bideratutako 1562/12 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 1562/12 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Jado 26 Consultores, S.L.

Abokatua: Sonia Maria Herrero Corral.

Prokuradorea: Hernandez.

Demandatua: Hemisphere Global Solutions, S.L.

Gaia: zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman zen 2013-03-21ean, eta honakoa da beraren epaitza:

EPAITZA

Baietsi egiten dut Iñigo Hernández Martín epaitegietako prokuradoreak, Jado 26 Consultores, S.L. ren izenean eta ordezkaritzan, aurkeztu duen demanda; horrenbestez, Hemisphere Global Solutions, S.L. kondenatzen dut alderdi demandatzaileari honako hau ordaintzera: 1.256,80 euro, hitzartutako urteko % 12ko interesak, mugaegunetik hasi eta auzi-jartzaileari guztia ordaindu artekoak, eta kostuak.

Ebazpen honen aurka ezin da errekurtsorik aurkeztu.

Hemisphere Global Solutions. S.L. demandatuaren gaur egungo helbidea ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen (PZLb) 497.2 artikuluan xedatutakoarekin bat, aipatu ebazpena epaitegiko iragarkien oholean ediktu batez jakinaraztea erabaki da.

Ebazpen horren aurka ezin da errekurtsorik aurkeztu.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2013ko martxoaren 21a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala