Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

105. zk., 2013ko ekainaren 3a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GARAPENERAKO LANKIDETZAREN EUSKAL AGENTZIA
2557

EBAZPENA, 2013ko apirilaren 9koa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren zuzendariarena, Lyndsay Rae McLaurin lankide boluntarioari beka emateko Unicef-Comité País Vasco erakundeari emandako laguntzari uko-egiteko eskaera onartzeko dena. Nazioarteko erakunde horiek herrialde txirotuetan burutzen dituzten garapen-proiektuetan parte hartzen duten lankide boluntarioei bekak emateko eman zen diru-laguntza hori, Nazio Batuen erakundearen sistemako nazioarteko erakundeentzat eta erakunde horiei loturiko pertsona juridikoentzat 2010. urterako laguntzak emateko deialdiaren barruan.

Garapen Lankidetzarako zuzendariaren 2010eko azaroaren 9ko Ebazpenaren babespean eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren zuzendariaren 2011ko azaroaren 25eko Ebaspenaren babespean, Unicef-Comité País Vasco erakundeari 31.494 euroko diru-laguntza eman zitzaion, Lyndsay Rae McLaurin lankide boluntarioari beka emateko (NBE-2010BA/0008).

Erakunde horrek, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziari 2013ko urtarrilaren 10ean bidalitako komunikazioan, bekari partzialdi uko-egiteko eskaera bidali zuen, espedientean jasotako arrazoiengatik.

Nazio Batuen erakundearen sistemako nazioarteko erakundeentzat eta erakunde horiei loturiko pertsona juridikoei esleitzen zaizkien laguntzak arautzen dituen otsailaren 13ko 22/2007 Dekretuaren 9. xedatutakoaren arabera, lankide boluntarioak bekari uko egiteak kobratutako eskubide ekonomikoen itzulketa proportzionala ekarriko du, eta, hala behar izanez gero, ordaindu gabekoak ez dira ordainduko. Aipatu 22/2007 Dekretuaren helburua nazioarteko erakunde horiek herrialde txirotuetan burutzen dituzten garapen-proiektuetan parte hartzen duten lankide boluntarioei bekak ematea da.

Uko egindako zenbatekoa kalkulatzeko, garatu gabeko beka aldia hartuko da kontuan.

Proposatutako aldaketak onartzeko eskumenari dagokionez, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia sortu, arautu eta jardunean jarri ondoren, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren zuzenzariari dagokio aipatutako eskumena, eta, oro har, laguntza horiek kudeatzeko behar diren ebazpenak ezartzekoa (ekainaren 19ko 5/2008 Legea, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia sortu eta arautzen duena; martxoaren 23ko 95/2010 Dekretua, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren antolaketa eta funtzionamenduko erregelamendua onartzen duena; azaroaren 23ko 310/2010 Dekretua, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren jarduerak abiaraztea arautzen duena).

Horren ondorioz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Lyndsay Rae McLaurin lankide boluntarioari emandako laguntzari partzialki uko-egiteko eskaera onartzea, nazioarteko erakunde horiek herrialde txirotuetan burutzen dituzten garapen-proiektuetan parte hartzen duten lankide boluntarioei bekak emateko, Nazio Batuen erakundearen sistemako nazioarteko erakundeentzat eta erakunde horiei loturiko pertsona juridikoentzat 2010. urterako laguntzak emateko deialdiaren barruan.

Horren ondorioz, Unicef-Comité País Vasco Erakundeak dagokion kopurua –justifikatuta ez dagoena– itzuli beharko du, hau da, 2.211,34 euro.

Bigarrena.– Ebazpen honen aurka, gorako errekurtsoa jarri ahal izango zaio Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren lehendakariari, hilabeteko epean, argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera kontatzen hasita. Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu, eta, hiru hilabete igarota oraindik ez bada ezer ebatzi, errekurtsoa ez dela onartu pentsatu beharko da, eta administrazioarekiko auzietarako bidea irekiko da.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko apirilaren 9a.

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren zuzendaria,

PAUL ORTEGA ETCHEVERRY.


Azterketa dokumentala