Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

105. zk., 2013ko ekainaren 3a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
2550

EBAZPENA, 2013ko apirilaren 24koa, Araubide Juridikoaren sailburuordearena. Honen bidez, argitara ematen da Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Bitariko Lankidetza Batzordearen Akordioa, urtarrilaren 25eko 1/2013 Errege Lege Dekretuaren ingurukoa (1/2013 Errege Lege Dekretua, langabezia-prestazioa agortzen zaien pertsonen lanbide-prestakuntza eguneratzeko programa luzatzen duena eta langabeen enplegurako eta babes sozialerako premiazko beste neurri batzuk ezartzen dituena).

Konstituzio Auzitegiaren urriaren 3ko 2/1979 Lege Organikoaren 33.2 artikuluan aurreikusten den akordioa hartu ondoren, eta artikulu horren c) idatzi-zatian ezarritakoarekin bat, hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Bitariko Lankidetza Batzordearen Akordioa, urtarrilaren 25eko 1/2013 Errege Lege Dekretuaren ingurukoa (1/2013 Errege Lege Dekretua, langabezia-prestazioa agortzen zaien pertsonen lanbide-prestakuntza eguneratzeko programa luzatzen duena eta langabeen enplegurako eta babes sozialerako premiazko beste neurri batzuk ezartzen dituena).

Vitoria-Gasteiz, 2013ko apirilaren 24a.

Araubide Juridikoaren sailburuordea,

SABINO TORRE DÍEZ.

ERANSKINA
ESTATUKO ADMINISTRAZIOAK ETA EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIOAK OSATUTAKO BITARIKO LANKIDETZA BATZORDEA
AKORDIOA, ESTATUKO ADMINISTRAZIOAK ETA EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIOAK OSATUTAKO BITARIKO LANKIDETZA BATZORDEARENA, URTARRILAREN 25EKO 1/2013 ERREGE LEGE DEKRETUAREN INGURUKOA (1/2013 ERREGE LEGE DEKRETUA, LANGABEZIA-PRESTAZIOA AGORTZEN ZAIEN PERTSONEN LANBIDE-PRESTAKUNTZA EGUNERATZEKO PROGRAMA LUZATZEN DUENA ETA LANGABEEN ENPLEGURAKO ETA BABES SOZIALERAKO PREMIAZKO BESTE NEURRI BATZUK EZARTZEN DITUENA).

Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Bitariko Lankidetza Batzordeak honako akordio hau hitzartu du:

1.– Negoziazioak hastea urtarrilaren 25eko 1/2013 Errege Lege Dekretuaren 1. artikuluaren, xedapen gehigarrietatik lehenengo eta bigarrenaren eta azken xedapenetatik laugarren eta bosgarrenaren inguruko desadostasunak ebazteko (1/2013 Errege Lege Dekretua, langabezia-prestazioa agortzen zaien pertsonen lanbide-prestakuntza eguneratzeko programa luzatzen duena eta langabeen enplegurako eta babes sozialerako premiazko beste neurri Batzuk ezartzen dituena).

2.– Lan-talde bat izendatzea Bitariko Lankidetza Batzordeari irtenbide egokia proposatzeko.

3.– Akordio hau Konstituzio Auzitegiari jakinaraztea 2013ko apirilaren 27a baino lehen, eta Estatuko Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, Konstituzio Auzitegiari buruzko urriaren 3ko 2/1979 Lege Organikoaren 33.2 artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako.

Madril, 2013ko apirilaren 19a.

Ogasun eta Herri Administrazioetako ministroa,

CRISTÓBAL MONTORO ROMERO.

Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,

JOSU IÑAKI ERCORECA GERVASIO.


Azterketa dokumentala