Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

105. zk., 2013ko ekainaren 3a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
2545

AGINDUA, 2013ko maiatzaren 13koa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuarena, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia ebazten duena.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.3.c) artikuluan agindutakoaren arabera eta Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia egin zuen Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailburuaren 2013ko martxoaren 27ko Aginduaren hirugarren oinarrian agindutakoarekin bat etorriz (2013ko apirilaren 16ko EHAA), hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– María Manrique Camiruaga andrea Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetzako goi-kargudunaren idazkari izendatzea (kodea: 520010; dotazioa: 52; destino-osagarriaren maila: 18; berariazko osagarria: VI -A).

Bigarrena.– Izendapen honek 2013ko maiatzaren 20tik aurrera izango ditu ekonomia- eta administrazio-ondorioak.

Hirugarrena.– Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari. Beraz, beraren aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman zuen organoari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko maiatzaren 13a.

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.


Azterketa dokumentala