Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

94. zk., 2013ko maiatzaren 17a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2317

IRAGARKIA, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuarena, «Arabako Unibertsitate Ospitaleko kanpo-kontsultetako eraikineko laborategia altzariz hornitzea» espedienteari dagokion lizitaziorako prozedura irekiari buruz.

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua, Arabako Unibertsitate Ospitalea, Jose Atxotegi kalea, z.g., 01009 Vitoria-Gasteiz. Telefono-zenbakia: 945 00 70 93, faxa: 945 00 70 87.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Administratiboko Atala.

c) Espedientearen zenbakia: G/140/20/0/0720/O101/0000/042013.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Kontratu-mota: hornidurak.

b) Xedearen deskribapena: Arabako Unibertsitate Ospitaleko kanpo-kontsultetako eraikineko laborategia altzariz hornitzea.

c) Loteak eta kopurua: lote bakarra.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapidetzea: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: ikuspegi ekonomikotik onena den eskaintza, zenbait balorazio-irizpide betez.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: 124.000 euro (BEZik gabe).

5.– Behin betiko bermea: bai. esleipenaren zenbatekoaren % 5.

6.– Agiriak eta argibideak: ikus 1.a) puntua.

7.– Kontratistaren berariazko eskakizunak.

a) Sailkapena: ez dagokio.

b) Bestelako kaudimen ekonomiko eta finantzarioak eta kaudimen tekniko eta profesionala: ikus oinarriak.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2013ko ekainaren 3a, 15:00ak arte.

b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: klausula administratibo partikularren pleguan eskatzen dena.

c) Aurkezteko lekua: AUO-Txagorritxu Egoitzako Kontratazio Administratiborako Unitatea, José Achotegui kalea, z/g, 01009 Vitoria-Gasteiz.

d) Lizitatzaileak zenbat denboran eutsi behar dion bere eskaintzari: 2 hilabetez, proposamen ekonomikoak irekitzen direnetik aurrera.

e) Aldaerak onartzea: ikusi oinarriak.

9.– Eskaintzak baloratzeko irizpideak: klausula administratibo partikularren pleguko karatulan ezarritakoaren arabera:

a) Balio-judizioetan oinarritutako irizpideak: 45 puntu.

– Proiektua eta aurkeztutako irtenbideen koherentzia/integrazioa: 10 puntu.

– Altzariak: 35 puntu.

b) Formuletan oinarritutako irizpideak: 55 puntu.

– Prezioa: 45 puntu.

– Entregatu eta instalatzeko epea: 5 puntu.

– Berme-epea: 5 puntu.

10.– Eskaintzak irekitzea.

a) Eskaintzak irekitzea, balio-judizioa egiteari lotutako irizpideei dagokienez: Entitatea: AUO-Txagorritxu Egoitza, José Achotegui kalea, z/g, 01009 Vitoria-Gasteiz (Araba). Data: 2013ko ekainaren 10a, 10:00ak.

b) Eskaintzak irekitzea, alderdi ekonomikoari eta formula bidez balioztatu daitezkeen irizpideei dagokienez: Entitatea: AUO-Txagorritxu Egoitza, José Achotegui kalea, z/g, 01009 Vitoria-Gasteiz (Araba). Data: 2013ko ekainaren 25a, 10:00ak.

11.– Bestelako argibideak: ez.

12.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.

13.– Hala badagokio, deialdiari buruzko informazioa aurkitzeko edo pleguak jasotzeko atari informatikoa edo web-orria: www.osakidetza.euskadi.net.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko apirilaren 26a.

Kontratazio Mahaiko presidentea,

FERNANDO ENCINAR MARTÍN.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana