Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

94. zk., 2013ko maiatzaren 17a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
2310

AGINDUA, 2013ko maiatzaren 2koa, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuarena, seme-alabak dituzten familien aldeko jarduerentzako –diruz lagundu ahal direnentzako– aurrekontu-zuzkidura jakinarazten duena.

Seme-alabak dituzten Familiei Laguntzeko I. Erakundearteko Planean (2001-2005) bildutako seme-alabak dituzten familiei laguntzeko laguntza eta neurriei jarraipena emateko, indartzeko eta zabaltzeko xedez, Familiei Laguntzeko II. Erakundearteko Plana (2006-2010) onartu zen Jaurlaritzaren Kontseiluaren 2006ko irailaren 26ko Erabakiaren bitartez. II. Plan horren helburu nagusia familiak babestu eta laguntzeko sistema integralaren garapenean aurrera egitea zen, I. Planean hasitakoaren ildotik.

255/2006 Dekretua, abenduaren 19koa, seme-alabak dituzten familientzako diru-laguntzak arautzen dituena (2006ko abenduaren 27ko EHAA, 245. zk.). Dekretu horren bidez, Familiei Laguntzeko II. Erakundearteko Planean zehaztutako laguntzak ezarri ziren, hain justu ere familia-egoera eta familia-mota ororentzako tratu bidezkoena bideratzeko.

Halaber, Xedapen Iragankorraren arabera, uztailaren 16ko 176/2002 Dekretuan aurreikusitakoaren babesean laguntza emateko ebazpena onartu zaien diru-laguntza jaso dezaketen egoerak eta urterokoak kobratzeke dituztenak, baita uztailaren 16ko 176/2002 Dekretuaren Azken Xedapen bakarrean bildutakoak ere (maiatzaren 30eko 109/2006 Dekretuaren 5. idatzi-zatiko Azken Xedapenetatik Lehenaren idazkuntzan), ez badute oraindik laguntza handitzeko ebazpena onartua, dekretu horren arabera eraenduko dira handitzeko Ebazpen horretan onartu diren edo onartu beharreko diru-kopuru guztiak kobratu arte, eta 255/2006 Dekretuan ezarritakoa ez zaie aplikatuko.

Familiei Laguntzeko III. Erakundearteko Planak –EAErakoa, 2011-2015–, zuzenbide subjektiboaren ikuspegitik familiak beren bizitza-ziklo osoan zehar sustatu, osatu eta laguntzeko familia-politika bultzatzea du helburu nagusi. Plan hori, Jaurlaritzaren Kontseiluak onartu zuen, 2011ko abenduaren 27ko bileran. Familiak eta euren autonomia bultzatzeko zerbitzu, neurri eta politikak faboratzeari buruzko da Planaren 1. lerro estrategikoa; bada, horren barruan, batetik, 255/2006 Dekretuan ezarritako eran laguntzeei eustearen alde egiten da, eta, bestetik, laguntza horiek hedatzearen alde, betiere 2013-2015 hirurteko aurrekontu-zuzkiduraren pentzutan. Kontuan izanik bai egungo egoera ekonomikoa eta bai beharrezkoa dela honako hau ere: gizarte-politiken barruan, bazterketa sozialaren aurka egiteko eta sanitatea eta hezkuntza defenditzeko baliabideak kontzentratzeko beharrizana –horretara bideratuak dira 2013ko aurrekontuak–, proiektatutako hedapena ezin da egun abiarazi.

Herri Administrazioaren printzipioetako bat da diru-laguntzei publizitatea eman behar zaiela. Hori dela eta, abenduaren 19ko 255/2006 Dekretuaren 27.4 artikuluan aurreikusten da Justizia, Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak, sailburuaren agindu bidez, urtero jakinaraziko duela dekretu horretan aurreikusitako laguntzak finantzatzeko dagoen aurrekontu-zuzkidura edo, hala badagokio, hori eguneratzearen ondoriozko zenbatekoa.

Horri dagokionez, beharrezkoa da testua EHAAn argitaratzea, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategineko 49.2 artikuluan agindutakoaren arabera –azaroaren 11ko 1/1979 Legegintzako Dekretuak onartu zuen lege hori–. Izan ere, testu horrek dio Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko direla jarraitu beharreko arauak, laguntzen eta diru-laguntzen deialdiak eta, hala gertatzen denean, laguntza emateko proposamena egingo duen organoaren osaera; halaber, interesatuentzat garrantzitsuak diren egintzak ere argitaratuko dira, baldin eta modu orokorrean eragiten badiete.

Bestalde, Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen martxoaren 22ko 42/2011 Dekretuaren 13. artikuluaren d) idatzi-zatiak xedatzen du familia-politikaren gaian ekimen zuzeneko prestazioen eta jardueren kudeaketa, 13/2008 Legean bildutako baldintzetan, Familia eta Komunitate Politikarako Zuzendaritzari esleituriko funtzioa dela, eta hori, dekretu horren 11.2 artikuluak xedatzen duenez, Enplegu eta Gizarte Gaietako Saileko Gizarte Gaietako Sailburuordetzaren mendekoa da. Abenduaren 27ko 276/2011 Dekretuak aipatu 42/2011 Dekretua aldatu zuen.

Lehendakariak abenduaren 15ean emandako 20/2012 Dekretuaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatu ziren, eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatu. Eta, batetik, dekretu horretako 8.1 artikuluaren bitartez, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailari esleitzen zaizkio familia babestearen arloko funtzioak; eta xedapen gehigarriaren bitartez ezartzen da sail horrek, bestek beste, lehengo Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren organo eta atal oro izango dituela.

Horregatik, 255/2006 Dekretuan jasotzen den Justizia, Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailari egindako aipamena, gaur egun Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailari egindako erreferentziatzat hartu behar da, eta sail horretako buruari dagokio agindu hori ematea.

Aurrekontu-luzapeneko egoera kontuan izanik, Euskadiko aurrekontu-erregimenaren arloari dagokionez, indarreango legezko xedapenen Testu Bategineko IX. Tituluak xedatutakoa aplikatu behar zaio agindu honi. Testu horren bitartez, bestalde, erregulatzen da Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko fundazio eta partzuergoei aplikatu beharreko aurrekontu-araubidea. Maiatzaren 24ko 1/2001 Legegintzako Dekretuaz onartu zen aipatu testua.

Horregatik, agindu hau EHAAn argitaratuko da, onuradun izan daitezkeenek diru-laguntza programaren berri izan dezaten bermatzeko.

Beraz, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49.2 artikuluan eta abenduaren 19ko 255/2006 Dekretuaren 27.4 artikuluan agindutakoari jarraituz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– 1.– Seme-alabak dituzten familientzako diru-laguntzak arautzen dituen abenduaren 19ko 255/2006 Dekretuko 1. artikuluan aurreikusten diren diru-laguntzetarako 18.046.678 euro erabiliko dira gehienez.

2.– 109/2006 Dekretuak aldatu zuen 176/2002 Dekretuaren eremuan barne hartzen diren diruz laguntzeko moduko egoeretarako, guztira 233.200 euro bideratuko dira gehienez, eta horietatik 216.400 euro 2013rako ordainketa-kredituari dagozkio, 10.800 euro 2014rako konpromiso-kredituari, eta 6.000 euro 2015erako konpromiso-kredituari.

XEDAPEN GEHIGARRIA

Uztailaren 16ko 176/2002 Dekretuan, maiatzaren 30eko 109/2006 Dekretuan eta abenduaren 19ko 255/2006 Dekretuan (12.1, 13.1 eta 27.1 artikuluetan hurrenez hurren) ezarritakoaren arabera, hasierako aurrekontu-zuzkiduran eguneratzerik gertatzen bada, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuaren agindu bidez argitaratuko da hori.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.– Agindu honek amaiera ematen dio administrazio bideari, eta, beraren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Enplegu eta Gizarte Politeketako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko maiatzaren 2a.

Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua,

JUAN MARÍA ABURTO RIQUE.


Azterketa dokumentala