Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

94. zk., 2013ko maiatzaren 17a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
2307

EBAZPENA, 2013ko apirilaren 30ekoa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearena, Arantzazu Rodríguez Fernández andrea «Bilakaeraren eta Hezkuntzaren Psikologia» jakintza arloan irakasle agregatu moduan kontratatzeko proposamena egiteko dena. Plaza horren deia 2012ko irailaren 24ko Ebazpenaren bidez egin zen (2012ko urriaren 30eko EHAA).

Errektorearen 2012ko irailaren 24ko Ebazpenaren bitartez (2012ko urriaren 30eko EHAA) batzorde bat osatu zen ebazpen horretan bertan deitutako irakasle agregatu plazak hornitzeko lehiaketak epaitzeko. Batzorde horren proposamenari jarraitu zaio eta ezarrita dauden prozedura eta baldintzak bete dira honako hauekin bat etorriz: otsailaren 25eko 3/2004 Legea, Euskal Unibertsitate Sistemari buruzkoa; Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren martxoaren 4ko 40/2008 Dekretua, UPV/EHUko irakasleen eta ikertzaileen araubideari buruzkoa; irakasle kontratatu iraunkorrak hautatu eta kontratatzeko prozedura, Euskal Herriko Unibertsitateko Gobernu Kontseiluak 2008ko maiatzaren 8an onartua eta Irakasleen errektoreordearen 2008ko ekainaren 23ko Ebazpenaren bidez argitaratua (uztailaren 15eko EHAA); deialdiko oinarriak; aplikagarri diren arau orokorrak; eta, aurreikusita ez dagoenerako, administrazio publikoan sartzeko araubide orokorra arautzen duten estatu mailako xedapenak. Hala, horiek guztiak kontuan hartuta,

Errektoreak ebatzi du Arantzazu Rodríguez Fernández andrea (NAN: 72731559Q) Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle agregatu moduan kontratatzeko proposamena egitea. Kodea: AGC8L1-D00087-12. Jakintza arloa: «Bilakaeraren eta Hezkuntzaren Psikologia». Saila: «Bilakaeraren eta Hezkuntzaren Psikologia». Ikastegia: Gasteizko Irakasleen U.E. Hizkuntza-eskakizuna: elebiduna. Arduraldia: osoa. Egin beharreko lanak: «Garapenaren Psikologia».

Proposatutako lehiakideak 20 egun balioduneko epea izango du, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita, dagokion lan kontratuaren formalizazio guztiak gauza, eta kontratazioaren aurretik lehiaketaren deialdiko 9. oinarrian zehazten den dokumentazio guztia aurkezteko, Deialdi eta Lehiaketa Atalean.

Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, baina interesatuak berraztertze-errekurtsoa aurkez diezaioke Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordetzari, hilabeteko epean, edo, bestela, administrazioarekiko auzi errekurtsoa jar dezake zuzenean Bilboko Administrazioarekiko Auzietako Epaitegietan, bi hilabeteko epean. Epe biak ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik zenbatuko dira.

Leioa, 2013ko apirilaren 30a.

Errektorea.
Eginkizunak eskuordetuta (2013-01-30eko Ebazpena, 2013-02-13ko EHAA).

Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,

FRANCISCO JAVIER GIL GOICOURIA.


Azterketa dokumentala