Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

91. zk., 2013ko maiatzaren 14a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA
2255

IRAGARKIA, «EAEren 2013ko ortofografia egiteko postprozesu fotogrametikoetarako» zerbitzuaren administrazio-kontratuaren lizitazioa egiteko dena (Esp.: 009SV/2013).

1.– Entitate esleitzailea:

a) Erakundea: Ingurumen eta Lurralde Politika Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Mahaia - Ingurumen eta Lurralde Politika Saila.

c) Agiriak eta argibideak:

1) Bulegoa: Kontratazio Zerbitzua (Zerbitzu Zuzendaritza). Eusko Jaurlaritzako Egoitza Nagusiaren eraikina.

2) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua.

3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010 (Araba).

4) Telefonoa: 945 01 98 26.

5) Telefaxa: 945 01 98 56.

6) Posta elektronikoa: contratacion.maptap@ej-gv.es

7) Kontratatzailearen profilaren Interneteko helbidea: www.contratacion.info edo www.euskadi.net/contratacion

8) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2013ko maiatzaren 29a.

d) Espediente-zenbakia: 009SV/2013.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Mota: zerbitzuak.

b) Deskribapena: EAEren 2013ko ortofografia egiteko postprozesu fotogrametikoak.

c) Loteak: ez.

d) Entregatzeko/gauzatzeko lekua: enpresa esleipendunaren instalazioetan.

e) Gauzatzeko/entregatzeko epea: 2013ko abenduaren 30a.

f) Luzapena onartzea: ez.

g) Esparru-akordio bat ezartzea (behar bada): ez.

h) Eskuratzeko sistema dinamikoa (behar bada): ez.

i) CPV (nomenklatura-erreferentzia): nomenklatura nagusia: 71354200-6.

3.– Izapideak eta prozedura.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Enkante elektronikoa: ez.

d) Esleipen-irizpideak, halakorik badago.

(Ikus .PDF)

4.– Kontratuaren balio zenbatetsia: laurogeita bi mila seiehun eta berrogeita lau euro eta hirurogeita hiru zentimo (82.644,63).

5.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Zenbateko garbia: laurogeita bi mila seiehun eta berrogeita lau euro eta hirurogeita hiru zentimo (82.644,63). BEZ (% 21): hamazazpi mila hirurehun eta berrogeita hamabost euro eta hogeita hamazazpi zentimo (17.355,37). Zenbatekoa, guztira: ehun mila (100.000) euro.

6.– Bermeak.

Behin-behinekoa: ez.

Behin betikoa: esleipen-zenbatekoaren % 5, BEZik gabe.

7.– Kontratistaren betebehar espezifikoak.

a) Sailkapena, behar izanez gero (taldea, azpitaldea eta kategoria): ez.

b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala, behar izanez gero:

– Azken hiru ekitaldiei dagokienez urteko gutxienez 100.000 euroko negozio-bolumena.

– Geodesian eta Kartografian ingeniari tituluduna, eta Proiektu buruak Topografian ingeniari teknikoarena.

– Edukiei eta hedadura geografikoei dagokienez, azken hiru urteetan enpresa lizitatzaileak antzeko hiru lanetako esperientzia izatea.

– Bitarteko materialak:

  • 2 lan-estazio fotogrametriko.
  • LEDa edizio eta korrelazio bidez sortzeko softwarea.
  • Irudien ortorektifikazio digitalerako softwarea.
  • Mosaikoak sortzeko, oreka radiometrikorako eta kase-lineak automatikoki sortzeko softwarea.
  • TIF, JPG eta ECW formatuetan raster-irudiak eraldatu eta esportatzeko softwarea.

c) Bestelako betebehar bereziak: ez.

d) Erreserbatutako kontratuak: ez.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea:

a) Aurkezteko azken eguna: 2013ko maiatzaren 30a, 12:00ak baino lehen.

b) Aurkezteko modalitatea: telematikoak ez direnak soilik.

c) Aurkezteko lekua:

1) Bulegoa: Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren Erregistroa.

2) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua.

3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010 (Araba).

4) Helbide elektronikoa: contratacion.maptap@ej-gv.es

d) Zenbat enpresari egingo zaien eskaintzak aurkezteko deia (prozedura murriztua): ez.

e) Aldaerak: ez.

f) Lizitatzaileak zenbat denboran eutsi behar dion bere eskaintzari: 2 hilabete, eskaintzak irekitzen direnetik aurrera.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Helburua: balio-judizioaren bidez aplikatzekoak diren irizpideei dagokien irekiera (C gutunazala).

b) Helbidea: 1. bilera-gela, Donostia kalea 1, Lakua 1.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010 (Araba).

d) Eguna eta ordua: 2013ko ekainaren 7a, 11:00etan.

a) Helburua: eskaintza ekonomikoari dagokion irekiera eta automatikoki baloratzen diren irizpideak, formulak aplikatuz (B gutun-azala)

b) Helbidea: 1. bilera-gela, Donostia kalea 1, Lakua 1.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010 (Araba).

d) Eguna eta ordua: 2013ko ekainaren 14a, 11:00etan.

10.– Publizitate-gastuak.

EHAA: laurehun eta berrogeita zazpi euro eta laurogeita hemeretzi zentimo (447,99).

11.– Iragarkia noiz bidali den Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera: ez da bidali EBAOra.

12.– Bestelako argibideak.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko apirilaren 25a.

Zerbitzu zuzendaria,

JOSÉ IGNACIO BAÑUELOS IBÁÑEZ.


Azterketa dokumentala