Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

90. zk., 2013ko maiatzaren 13a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

KUARTANGOKO UDALA
2237

IRAGARKIA, Kuartangoko Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren aurrerakina onartzeari buruzkoa.

Udalbatzak, 2013ko apirilaren 8an egindako ohiko bileran, honako erabaki hau hartu zuen:

Lehenengoa.– Kuartangoko Hiri Antolamenduaren aurrerakin-fasea onartzea, Hiri Antolamendu Plan Orokorraren bidez. Plan horretan, etorkizuneko antolamenduaren irizpideak, helburuak eta proposamen orokorrak zehazten dira, eta, beraz, HAPOa nola idatzi jakiteko balioko dute. Idazketa AL Luque, Aseguinolaza y asociados, S.L.P. eta Jurado y Cabezón Arquitectos, S.L.P.k egin dute.

Bigarrena.– Aurrerakinari buruzko dokumentazioa jendaurrean jartzea, hiru hilabetez, honako hedabide hauetan: Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean (ALHAO), Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (AHAA), zabalkunde handienetakoa duen egunkariren batean, udal honen web-orrian eta iragarki-taulan. Horrela, erakunde edota pertsona interesdunek dokumentazioa ikusi, eta, egoki iritzitako alegazioak, iradokizunak edo alternatibak aurkezteko aukera izango dute, horretarako ezarritako epean.

Hirugarrena.– Aurrerakina onartu egin dela jakinaraztea, sektore-eskumenak dituzten herri-administrazioak jakinaren gainean jartzeko.

Laugarrena.– Udalerriko administrazio-batzordeei eta udalerri mugakideei aurrerakina onartu dela jakinaraztea, jakitun izan daitezen.

Epe horretan, dokumentazioa udal-bulegoetan egongo da, korporazio, elkarte, fundazio zein pertsona interesdunek aztertzeko aukera izan dezaten.

Zuhatzu Kuartango, 2013ko apirilaren 15a.

Alkatea,

IÑAKI GUILLERNA SAÉNZ.


Azterketa dokumentala