Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

90. zk., 2013ko maiatzaren 13a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
2227

EBAZPENA, 2013ko apirilaren 24koa, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearena, Cambridgeko Unibertsitateko Clare Hall-eko ikertzaile bisitarientzako diru-laguntza bat esleitzen duena.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2012ko azaroaren 27ko Aginduaren bidez Cambridgeko Unibertsitateko Clare Hall delako zentroan ikertzaile bisitarientzat diru-laguntza bat emateko deia egin zen.

Eskatzaileen ebaluazioa bukatu ondoren, Hautaketa Batzordeak proposatuta eta Clare Hall-eko Gobernu Kontseiluaren adostasunarekin, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehena.– Clare Hall-eko ikertzaile bisitarientzako diru-laguntza bat esleitzea Jon Charterina Abando jaunari 2013ko urritik 2014ko ekainera bitartean.

Bigarrena.– 42.478 libera esterlinakoa da, guztira, 2013-2014 ikasturteko diru-laguntza. Kantitate hori jarraian adierazten den eran xehatzen da:

– 30.231 libera esterlina, Clare Hall-en zeharkako gastuak estaltzeko; horren barruan sartuko dira Clare Hall-ek eskaintzen duen laguntza teknikoa barne eta ikertzaile bisitariaren mantentze-gastuak. Ostatu-gastuen barruan gastu hauek sartzen dira: pertsona batentzako estudio baten alokairua, elektrizitatea, berogailua eta udaleko tasak barne hartuta. Mantenua astelehenetik ostirala luzatzen da. Kantitate honekin beste hainbat gastu mota estaltzen dira, hala nola, ikerketa-gastuak, hastapen-gastuak eta bestelako ekitaldiak (profesionalak, harrerak, kontzertuak).

– 3.400 libera esterlina, gehienez ere, ikertzaile bisitariak mintegi bat antolatu eta garatzeko.

– 8.847 libera esterlina, ikertzaile bisitariari ordaintzeko.

Halaber, onuradunek istripu eta erantzukizun zibileko asegurua izango dute, eta horri bidaia-asegurua gehituko zio, atzerriko egonaldirako. Interesatuaren ezkontidea eta 25 urte baino gutxiagoko seme-alabak atzerrira badoaz onuradunarekin, interesdunek eskatuz gero, aseguru hori eurei ere luzatu ahal izango zaie. Era berean, izatezko bikoteentzat ere baliagarria izango da aseguru hori, baldin eta antolamendu juridikoaren ziurtagiriren bat aurkezten bada.

Hirugarrena.– Diru-laguntza ordaintzeko, arau hauek beteko dira:

a) Clare Hall-ek, diru-laguntza honen ordainketa kudeatzeko erakunde laguntzaile den aldetik, bederatzi hilekotan ordainduko dizkio ikertzaileari aurreko c) idatzi-zatian hitzartutako zenbatekoak. Lehenengo hileko ordainketa Cambridge-ra iristean egingo zaio.

b) Clare Hall-ek ikertzaileari ordainduko dizkio mintegiak antolatzeak dakartzan gastuak; horretarako, azalpen zehatza erakutsi eta egiaztagiriak aurkeztu beharko ditu.

Laugarrena.– Uko egiten den kasuetarako edo diru-laguntza jasotzeko eskubidea galtzen den kasuetarako edo antzeko beste egoera batzuetarako ordezko hauek izendatzea:

1.– Marian González Abrisketa andrea.

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintzaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko apirilaren 24a.

Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea,

ITZIAR ALCORTA IDIAQUEZ.


Azterketa dokumentala