Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

90. zk., 2013ko maiatzaren 13a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
2226

EBAZPENA, 2013ko apirilaren 18koa, Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariarena. Honen bidez, ikasle etorkinentzat kulturartekotasuna sustatzeko programak eta ikasle sartu berrien hizkuntza sendotzeko programak garatzeko 2012-2013 ikasturteko deialdia ebazten da.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2012ko azaroaren 28ko Aginduaren bidez, diru-laguntzetarako deia egin zen, 2012-2013 ikasturtean, ikasle etorkinei zuzenduriko kulturartekotasuna sustatzeko programak eta ikasle hasiberrien hizkuntza sendotzeko programak garatzeko.

Agindu horren 10. artikuluan ezartzen denez, agindu berean ezarritako irizpideak erabiliz, Eskolatzeko Lurralde Batzordeek baloratuko dute, Berritzegune eskudunaren laguntzaz, aurkeztutako programa kulturartekotasuna lantzeko egokia den eta koordinatzailearen identitatearen baldintzak betetzen diren; halaber, hizkuntza indartzeko laguntza-eskaerak aztertu eta baloratuko dituzte.

Eskolatzeko Lurralde Batzordeek egindako proposamenak azterturik, eta aurkeztutako eskabide-espedienteak ikusirik, honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– I. eranskinean azaltzen diren ikastetxeei diru-laguntzak ematea, hasi berri diren ikasleen hizkuntza indartzeko.

Bigarrena.– II. eranskinean azaltzen diren ikastetxeei diru-laguntzak ematea, kulturartekotasuna sustatzeko programak landu, zuzendu eta kudeatzeko. Izan ere, lehen hezkuntzan eta/edo derrigorrezko bigarren hezkuntzan hezkuntza-itunak dituzten ikastetxeak dira eta 6 eta 16 urte bitarteko ikasleen matrikulan etorkinak % 17koa baino handiagoa da.

Hirugarrena.– III. eranskinean zehaztutako ikastetxeei diru-laguntza ukatzea, kasuan kasurako aipatzen diren arrazoiengatik.

Laugarrena.– Eskatutakoaren arabera eman dira diru-laguntzak, aginduan aurreikusitako gehienezko diru-kopururik gainditu barik eta benetan justifikatutako diru-kopurua baino gehiago eman barik.

Bosgarrena.– Bi epetan ordainduko da:

a) Onuradun bakoitzari dagokion balioaren % 80koa izango da lehenengo ordainketa, eta esleipen-ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo bi hilabeteetan egingo da.

b) Gastua justifikatzen duen dokumentazioa 2013ko irailaren 15a baino lehenago jaso beharko da, diru-laguntza likidatzeko. Diru-laguntzaren guztikoak ezin izango du ebazpenean onartutako zenbatekoa gainditu, ezta egindako gastuaren zenbatekoa ere. Lehenengo ordainketaren kopurua kenduko zaio eta, behar izanez gero, aldea ordaindu edo erreklamatuko zaio.

AZKEN XEDAPENA

Ebazpen horren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntzako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratu eta biharamunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko apirilaren 18a.

Hezkuntza Berriztatzeko zuzendaria,

MARÍA BEGOÑA GARAMENDI IBARRA.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala