Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

90. zk., 2013ko maiatzaren 13a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
2225

EBAZPENA, 2013ko maiatzaren 8koa, Merkataritza eta Turismo sailburuordearena; honen bidez, merataritza-estabelzimenduak modernizatzeko laguntza-programan ezarritako diru-laguntzak 2013ko ekitaldian emateko deialdia jakinarazten da jendaurrean.

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo sailburuak merkataritzako saltokiak modernizatzeko laguntza-programa arautzeko 2010eko maiatzaren 12an emandako aginduaren bitartez (EHAA, 108. zk., ekainaren 9koa), 2011ko ekainaren 15eko Aginduak aldatuta (EHAA, 122. zk., ekainaren 28koa) Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorrak ematen dituen diru-laguntzen nondik-norakoak ezartzen dira, hain zuzen ere, Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza duten enpresek merkataritza-establezimenduak modernizatzeko inbertsio-proiektuak gara ditzaten.

Aipatutako aginduaren 8. artikuluan ezarritakoaren arabera, egoki da hor iragarritako diru-laguntzak emateko, 2013ko ekitaldirako deialdia egitea, eta, horretarako, eman beharreko arau guztiak ematea.

Horiek horrela, aipatutako aginduaren 8. artikuluan ezarritako ahalmena erabilita, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Helburua.

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo sailburuak 2010eko maiatzaren 12an emandako Aginduaren bitartez (EHAA, 108. zk., ekainaren 9koa) 2011ko ekainaren 15eko aginduak aldatuta (EHAA, 122. zk., ekainaren 28koa) arautu zen merkataritza-establezimenduak modernizatzeko laguntza-programa, eta, hain zuzen ere, 2012ko ekitaldirako laguntza horien deialdia egitea da ebazpen honen xedea.

Horretarako 900.000 euro bideratuko dira, 2013ko ekitaldirako Luzatutako Aurrekontuetan horretarako ezarritako aurrekontu kredituaren kargura.

Deialdi honi lotuta emango diren diru-laguntzen zenbateko osoa ez da izango artikulu honetan finkatutako diru-kopurutik gorakoa, edo, indarrean dagoen legeriari jarraituz, kredituen arteko loturarik edo aurrekontu-aldaketarik badago, lehengoa eguneratuta sortutako diru-kopurutik gorakoa. Horrenbestez, diru-kopuru hori ahitutakoan, ezin izango da diru-laguntza gehiago eman; beraz, hortik aurrera, baliorik gabe geratuko da ebazpen hau. Egoera horietakoren bat gertatuz gero, horren berri jakinaraziko da Merkataritza eta TurismoKO sailburuordearen ebazpenaren bidez.

2. artikulua.– Eskakizunak.

Enpresa eskatzaileek, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2010eko maiatzaren 12ko Aginduan –eta agindu hori aldatu zuen 2011ko ekainaren 15eko Aginduan– aurreikusitako laguntzak jasotzeko, agindu horren 3. artikuluan ezarritako baldintzak betetekizunak konplitu beharko dituzte.

3. artikulua.– Eskaerak eta epea.

1.– Eskabideak eta gainerako dokumentazio osagarria Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko lurralde-bulegoetakoren batean aurkeztuko dira, aurkeztutako proiektua nongoa den, horko lurralde-bulegoan; bestela, Zuzenean-Eusko Jaurlaritzako Herritarrei Arreta emateko zerbitzuko bulegoetan, edo azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legeko 38.4 artikuluan zehaztutako lekuetan ere aurkez daitezke agiriok.

Eskabidea eta inprimakiak betetzeko ereduak Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko lurralde-bulegoetan jaso daitezke, edo, bestela, interneteko helbide honetan ere bai: www.euskadi.net/comercio. Bertan dago laguntza programa honi dagokion informazio guztia, bai eskaera on-line aurkeztu eta betetzeko, baita aurrez-aurre egiteko ere.

2.– Eskabideak aurkezteko epea, hasi, deialdi-ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da, eta, bukatu, horretarako izendatutako kreditua ordurako ahitzen ez bada behintzat, 2013ko maiatzaren 17an bukatuko da.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.– Deialdia egiteko ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean sartuko da indarrean.

Bigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Eusko Jaurlaritzaren Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuari, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko maiatzaren 8a.

Merkataritza eta Turismoko sailburuordea,

ITZIAR EPALZA URQUIAGA.


Azterketa dokumentala