Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

90. zk., 2013ko maiatzaren 13a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
2224

EBAZPENA, 2013ko apirilaren 25ekoa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, erakunde honek antolatutako ikastaroen balioztapenaren berri ematen duena, estatu-mailako gaitasuna duten toki-administrazioko funtzionarioen lehiaketen baremo orokorrean sartzeko.

Uztailaren 29ko 1732/1994 Errege-Dekretuak, bere 15. artikuluan, estatu-mailako gaitasuna duten Toki-Administrazioko funtzionarioentzat gordetako lanpostuak betetzeari buruzkoak, betetzeko jardunbide horietan ezargarria den baremo orokorra nola osatzen den zehazten du, prestakuntza eta hobekuntza-ikastaroak ere horren barruan sartzen direla.

Bestetik, bai 1994ko abuztuaren 10eko Aginduak, bere 1.D artikuluan, bai Herri Administrazioaren Estatuko Erakundearen (INAPen) 1994ko urriaren 26ko Erabakiak, autonomia erkidegoekin bat eginez, Toki-Administrazioko prestakuntza eta hobekuntza ikastaroen onarpenerako eta baloraziorako irizpideak ezartzen dituzte.

Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeak 2012ko uztailaren 1etik 2012ko abenduaren 31ra bitarteko epean antolatutako ikastaroak hautaketa jardunbide horien baremo orokorrean jaso ahal izateko, erakunde horrek ikastaro horien balioztapena zehaztu zuen. Izan ere, ebazpen honen bitartez balioztapen horren berri ematen da denak jakitun izan daitezen.

Hori guztia kontuan izanik,

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak 2012ko uztailaren 1etik 2012ko abenduaren 31ra bitarteko epean antolatutako ikastaroen balioztapenaren berri ematea, estatu-mailako gaitasuna duten Toki-Administrazioko funtzionarioen lehiaketen baremo orokorrean sartzeko, balioztapen hori ebazpen honen eranskinean adierazten dela; Ebazpen honek 2013ko martxoaren 25ekoa (EHAA-BOPV 75 zk., 2013-04-19koa), 2013ko martxoaren 1ekoa (EHAA-BOPV 53 zk., 2013-03-15ekoa), 2011ko irailaren 19koa (EHAA-BOPV 194 zk., 2011-10-11koa), 2011ko otsailaren 11koa (EHAA-BOPV 47zk., 2011-03-09koa), 2010eko uztailaren 8koa (EHAA-BOPV 147 zk., 2010-08-02koa), 2010eko urtarrilaren 28koa (EHAA-BOPV 33zk., 2010-02-18koa), 2009ko uztailaren 10ekoa (EHAA-BOPV 143 zk., 2009-07-28koa), 2009ko urtarrilaren 15ekoa (EHAA-BOPV 22 zk., 2009-02-02koa) , 2008ko uztailaren 15ekoa (EHAA-BOPV 148 zk., 2008-08-06koa) eta 2007ko urriaren 10ekoa (EHAA-BOPV 212 zk., 2007-11-05ekoa) Ebazpenak osatzen ditu eta indarrean egoten jarraituko dute.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko apirilaren 25a.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,

MARÍA TERESA IRURETAGOYENA IBARGUREN.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala