Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

90. zk., 2013ko maiatzaren 13a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
2219

EBAZPENA, 2013ko maiatzaren 8koa, Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendariarena. Ebazpen honen bidez, batera argitaratzen dira 2013. urterako lehiaketa arrunterako deialdiak, Euskal Autonomia Erkidegoko estatu gaikuntza duten Toki Administrazioko funtzionarioentzat gordeta dauden lanpostuak betetzeko.

Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren 2007ko apirilaren 12ko 7/2007 Legearen (aurrerantzean EPOE) bigarren xedapen gehigarriak gaitasun nazionala duten toki-administrazioko funtzionarioen erregimen berria aurreikusten du, eta autonomia-erkidegoei honako eskumenak esleitzen dizkie: bere lurralde-eremuan, lehiaketa arruntaren oinarri erkideak ezartzea; autonomi mailan ezarritako merezimenduetako bakoitzari dagokionez, puntuazio-portzentajea finkatzea; Autonomia Erkidegoko Hizkuntzaren ezaguerari buruzko merezimenduak zehaztea; eta lanpostuaren ezaugarriekin zuzenean lotuta dauden berariazko merezimenduak xedatzea.

Era berean, EPOEaren hirugarren xedapen gehigarrian ezartzen da, Euskal Autonomia Erkidegoko eremuan, tokian tokiko lurralde historikoetako foru-erakundeek edo autonomia erkidegoko instituzio erkideek izango dituztela eskumen horiek; autonomia-erkidegoko arautegiak ezarritakoaren arabera.

Halaber, EPOEaren zazpigarren xedapen iragankorrak xedatzen du Estatu osorako gaikuntza duten Toki Administrazioko Funtzionarioen Eskala egun arautzen duten xedapenek jarraituko dutela indarrean, harik eta funtzionario horien araubide juridikoa dela-eta Estatutu honen bigarren xedapen gehigarria garatzeko arauak onartzen ez diren arte.

Horrela, uztailaren 29ko 1732/1994 Errege Dekretuak, Estatuko gaikuntza duten Toki Administrazioko funtzionarioentzat gordetako lanpostuen betetzeari buruzkoak, 13. artikuluan ezartzen du Herri Administrazioetarako Ministerioak (gaur, Ogasun eta Herri Administrazioaren Ministerioa), autonomia-erkidegoekin koordinatuta, deialdi bateratuaren eredua onetsiko duela, eta, horrekin batera, oinarri erkideak. Oinarri horiek eta Toki Entitateek lanpostu bakoitzerako onartzen dituzten oinarri berariazkoek bideratuko dituzte lehiaketa hauek. Horrela, Toki Entitateetako buruek lehiaketa arruntak egiteko deialdiak egingo dituzte, eta, egiteaz batera, tokian tokiko autonomia-erkidegora igorriko dituzte argitaratzeko.

Euskal Autonomia Erkidegokoari dagokionez, 1732/1994 Errege Dekretuaren bosgarren xedapen gehigarriak aurreikusten du Errege Dekretu horren aplikazioa gauzatuko dela Toki Araubidearen Oinarriak Arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 bigarren xedapen gehigarrian xedatutakoarekin bat etorriz. Xedapen horren zazpigarren paragrafoan ezartzen da Lurralde Historikoetako Foru Erakundeei dagokiela estatu gaikuntza duten Toki Administrazioko funtzionarioentzat gordeta dauden lanpostuak betetzeko lehiaketen deia egiteko ahalmena, beren lurraldeetarako baino ez direnean, eta bertako lanpostu hutsetarako. Deialdi horiek zein bere Lurralde Historikoko Aldizkari Ofizialean argitaratzeaz gain, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ere argitaratu ahal izango dira.

Hori guzti hori kontuan hartuta, Bizkaiko eta Gipuzkoako Lurralde Historikoetako Foru Erakundeek egin eta argitaratu dute 2013 urteko lehiaketa arrunterako deialdia Lurralde Historiko bakoitzean toki erakundeetan estatu mailako gaikuntza duten Toki Administrazioko funtzionarioentzat gordeta dauden lanpostu hutsak betetzeko. Arabako Foru Aldundiak, ordea, ez du 2013. urterako deialdia egingo, Toki-korporazioetako Alkate-Presidenteek adierazi baitute Estatu mailako gaikuntza duten Toki Administrazioko funtzionarioentzat erreserbatutako lanpostu hutsak hornitzeko aurtengo lehiaketa arrunterako deialdia egiteko asmorik ez daukatela.

Adierazitako guztiaren arabera, Herri Administrazio eta Justizia Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen apirilaren 9ko 188/2013 Dekretuaren 10. artikuluak ematen dizkidan eskumenetaz baliatuz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Argitaratzea Foru Aldundietako organo eskudunek egindako deialdiak, 2013. urteko lehiaketa arrunterako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Lurralde Historiko bakoitzeko toki erakundeetan estatu mailako gaikuntza duten Toki Administrazioko funtzionarioentzat gordeta dauden lanpostu hutsak betetzeko. Honako deialdi hauetan daude lehiaketak eraenduko dituzten oinarri komunak eta Toki Entitateek onartu dituzten berariazko oinarriak:

a) Bizkaiko Lurralde Historikoa: Lehendakaritzaren Foru Diputatuaren martxoaren 25eko 2176/2013 Foru Agindua, Bizkaiko Lurralde Historikoko toki erakundeetan estatu mailako gaikuntza duten Toki Administrazioko funtzionarioentzat gordeta dauden lanpostu hutsak betetzeko 2013 urteko lehiaketa arrunterako deialdia egiteari buruzkoa (BAO, 63. zk., 2013ko apirilaren 3koa).

b) Gipuzkoako Lurralde Historikoa: Foru Administrazioko eta Funtzio Publikoko Departamentuko Foru Diputatuaren 2013ko martxoaren 14ko Foru Agindua, Estatu mailako gaikuntza duten Toki Administrazioko funtzionarioentzat erreserbatutako lanpostu hutsak hornitzeko lehiaketa arruntetarako deialdiak egitekoa (GAO 57. zk., 2013ko martxoaren 22koa); hutsen zuzenketa 61. zenbakiko GAOan, 2013ko apirilaren 2koan.

Bigarrena.– Lehiaketetan parte hartzeko eskaera-orriak aurkezteko epea egutegiko hamabost egunekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean zenbatzen hasita.

Hirugarrena.– Eskatzen diren betekizunak eta merezimenduak ebazpen honen egunean bete beharko dira.

Laugarrena.– Deialdi hauetan baloratzeko merezimendu orokorrak dira Estatu osorako gaikuntza duten funtzionarioen erregistroan ebazpen honen egunean akreditatuak eta inskribatuak; kontuan hartuko den merezimenduen banan-banako zerrenda da Eusko Jaurlaritzako Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako Zuzendaritzan (Donostia, 1-01010 Vitoria-Gasteiz) dagoena. Lehiakideek ezin izango dute beste egiaztagiri gehigarririk aurkeztu, ezta epaimahaiak bestelako balioespenik egin ere.

Merezimendu orokor hauek ere kontsultatu ahal izango dira ondorengo interneteko helbidean: www.jusap.ejgv.euskadi.net Jardun-arloak atalean, Toki Araubidea azpiatalean.

Bosgarrena.– Agindu honen eranskinean Foru Aldundiek egindako deialdietan jasotzen dira Estatu-mailako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioentzat gordetako lanpostu hutsak, lehiaketa arrunterako deialdi bidez betetzekoak. Lanpostu horiek dira Agindu honen eranskinean agertzen direnak.

Seigarrena.– Foru Aldundiek egindako deialdietan daude Toki Erakundeek onartu dituzten berariazko oinarriak zeinetan agertzen diren lanpostuen ezaugarriak eta merezimendu bereziak.

Zazpigarrena.– Lehiaketan parte hartzeko eskaera-orria eta destinoak esleitzeko lehentasun-hurrenkeraren eredua argitaratuta daude Foru Aldundiek egindako deialdietan agertzen diren eranskinetan.

AZKEN XEDAPENA

Honako ebazpen honetan eta Foru Aldundien deialdietan aurreikusi ez diren gaietan oinarritzat hartuko dira Estatu-mailako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioei buruzko araudian ezarritakoa, eta erabilgarri izan litezkeen gainerako lege- edo arau-xedapenak.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko maiatzaren 8a.

Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendaria,

ELIXABETE ETXANOBE LANDAJUELA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala