Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

76. zk., 2013ko apirilaren 22a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
1914

EDIKTUA, Familia eta Komunitate Politikarako zuzendariarena, ondoren aipatzen diren espedienteei buruzkoa (H_2012_20_2900).

José Luis Madrazo Juanesek, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Familia eta Komunitate Politikarako zuzendariak ediktu hau eman du:

EDIKTUA:

Bi aldiz saiatu arren, ezinezkoa izan da agiriak aurkezteko errekerimendua amaieran agertzen diren eskatzaileei berariaz jakinaraztea. Hori horrela, ediktu hau aditzera ematen dugu Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikulua eta horrekin bat datozen eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak betetzeko; eta era berean, interesdunei honako agiri hauek aurkezteko errekerimenduaren berri ematen diegu:

– Eskatzailearen erroldatze-agiria, non egiaztatzen den Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatuta egon dela eskaera aurkeztu baino urtebete lehenagotik, eta 2012ko urtarrilaren 1etik seme-alabak elkarbizitzako agirian agertu behar dira.

– Encarnación Amador Mendozaren aitaren baimena, seme-alabaren jaiotzagatik dirulaguntza eskatzeko.

– Encarnación Amador Mendozaren Familia Liburu osoa.

Seme-alabak dituzten familientzako diru-laguntzak arautzen dituen Eusko Jaurlaritzaren abenduaren 19ko 255/2006 Dekretuaren babesean eskatutako diru-laguntza ematea ala ez ebazte aldera, eskatzaileari 10 eguneko epea ematen diogu aipatutako agiria Enplegu eta Gizarte Gaietako Lurralde Ordezkaritzan aurkez dezan (Intxaurrondo kalea 70-2, 20015, Donostia), nahiz zuzenean, nahiz Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan aurreikusitako edozein modutan. Interesdunari ohartarazten diogu, hori egin ezean, eskaeran atzera egin duela ulertuko dugula.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko otsailaren 20a.

Familia eta Komunitate Politikarako zuzendaria,

JOSÉ LUIS MADRAZO JUANES.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala