Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

76. zk., 2013ko apirilaren 22a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

IRUNGO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1912

EDIKTUA, dirua erreklamatzeko bideratutako 9/12 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Epaitegi honetan, 9/12 prozedura arrunta bideratzen ari da, Viveros Iraeta, S.A.k eskatuta, Bonafish Maritima, S.L.ren aurka. Eta gaurko egunez, epaia eman da; honela dio, hitzez hitz:

89/12 EPAIA

Irun, bi mila eta hamabiko irailaren 11.

Demandatzailea: Viveros Iraeta, S.A.

Prokuradorea: María Begoña Álvarez Oronoz.

Demandatua: Bonafish Maritima, S.L.

Prokuradorea.

Auzi-ihesean den Bonafish Maritima, S.L.ren aurka, Viveros Iraeta, S.A.k eskaturik, 9/12 zenbakiarekin epaitegi honetan bideratutako prozedura arrunteko autoak ikusirik.

Eta aipatutako manuak eta oro har aplikatu beharreko gainerakoak ikusita, honako hau da

EPAITZA

Viveros Iraeta, S.A.k aurkeztutako demanda baiesten da, eta honako hauek pagatzera kondenatzen da Bonafish Maritima, S.L.: 7.142,27 euro, eta interpelazio judizialetik harako interesak.

Prozedura honen kostuak ordaintzera kondenatzen dut demandatua.

Aurkaratzeko modua: Gipuzkoako Probintzia Auzitegian apelazio-errekurtsoa aurkeztuta (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: inpugnazioa zein alegaziotan oinarritzen den, eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zeintzuk diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 50 euroko gordailua jarri beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua eratzeko, zenbateko hori zainpean utzi beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean uzteko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 00000. Diru-sarreraren agirian, kontzeptuaren eremuan, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena: epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen epaile berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, idazkari naizenez, horren guztiaren fede ematen dut, Irunen (Gipuzkoa), bi mila eta hamabiko irailaren hamaikan.

Gorago azaldutakoa zeharo bat dator jatorrizkoarekin, eta berorri nagokio, eta Bonafish Maritima, S.L. demandatuari behar bezala jakinarazteko ematen dut hau, Irunen (Gipuzkoa), bi mila eta hamahiruko urtarrilaren hogeita bostean.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala