Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

74. zk., 2013ko apirilaren 18a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1837

IRAGARKIA, 24/13 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (prozedura laburtua) hirugarren interesdunak epatzeko dena.

Interesa izan dezaketen guztiei jakinarazten zaie Oscar Alonso Álvarez jaunak prozedura laburtuaren izapidez egiten den administrazioarekiko 24/13 auzi-errekurtsoa aurkeztu duela Administrazioarekiko Auzietako Bilboko 6. zenbakiko Epaitegian, administrazio-isiltasunez ezetsi zitzaion-eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza-Baliabideetako zuzendariaren ekainaren 25eko 490/2012 Ebazpenaren aurka egindako gora jotzeko errekurtsoa. Aipatutako ebazpen horren aginduz, 2012ko ekainaren 27an, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren web orrialdean aldi baterako kontratazioetarako 2011ko behin betiko zerrendak argitaratu ziren, lanpostu hutsen zerrenden eta ordezkapenen zerrenden modalitateetan, zeladore kategorian, besteak beste.

Beraz, interesa izan dezaketen hirugarren guztiak epatzen dira, eta ohartarazten zaie bederatzi eguneko epea izango dutela, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, prozedura judizial honetan agertu eta pertsonatzeko.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko martxoaren 22a.

Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,

SUSANA LÓPEZ ALTUNA.


Azterketa dokumentala