Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

74. zk., 2013ko apirilaren 18a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
1836

IRAGARKIA, administrazioarekiko auzi-errekurtsoan hirugarren interesdunak epatzeko dena.

Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak eskatu du 976/2012 prozedura arruntari buruzko administrazio-espedientea bidaltzeko. Prozedura arrunt horrek Julio Lanuza Gracia jaunak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2012ko apirilaren 18ko Aginduaren kontra aurkeztutako berraztertze-errekurtsoan du jatorria. Agindu horren bidez ezetsi egiten zen Maisu-Maistren, Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen, Bigarren Hezkuntzako Irakasleen, Hizkuntza Eskola Ofizialetako Irakasleen eta Musika eta Arte Eszenikoetako Irakasleen Kidegoetako lanpostuetan sartzeko aukeratze-prozedura deitzen duen 2012ko otsailaren 10eko Aginduaren kontra aurkeztutako berraztertze-errekurtsoa.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, honako hau

EBAZTEN DUT

Lehena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari bidaltzea eskatutako administrazio-espedientea.

Bigarrena.– Prozeduran interesatuta dauden pertsonei deitzea, bederatzi eguneko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara eman eta hurrengo egunetik hasita, aipatutako prozeduran, nahi izanez gero, haien interesak defenditzeko ager daitezen.

Hirugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko martxoaren 4a.

Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,

OLATZ GARAMENDI LANDA.


Azterketa dokumentala