Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

74. zk., 2013ko apirilaren 18a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
1833

IRAGARKIA, E.A.R. Aplicaciones Informaticas, S.L. sozietateari 2012ko apirilaren 18ko Ebazpena jakinarazteko dena. Ebazpen horren bitartez, errebokatze- eta itzultze-espedienteari hasiera ematen zaio, Innotek programa aplikatuz –2009ko deialdian– emandako laguntzari dagokionez.

Aipatu ebazpena E.A.R. Aplicaciones Informaticas, S.L. sozietateari jakinarazterik ez dugu izan, hainbat saio egin dugun arren sozietatearen azken helbidean (Askatasun Etorbidea 12, 2.B, Durango). Hori dela eta, ebazpena argitaratzen da, oso-osorik:

«Ebazpena, 2012ko apirilaren 18koa, Berrikuntza eta Teknologiako sailburuordearena, E.A.R. Aplicaciones Informaticas, S.L. sozietateari (B95335956) errebokatze- eta itzultze-espedientea irekitzeko dena, Innotek Programaren barruan –2009ko deialdian– emandako diru-laguntzari dagokionez.

Espediente-zenbakia: IT-2009/0000064.

Azterturik geratu da E.A.R. Aplicaciones Informaticas, S.L. sozietateari (B95335956) –2008ko azaroaren 27ko Aginduaren bidez araututako programaren barruan– ireki zaion espedientea. Agindu hori 2009ko abenduaren 23ko Aginduaren bidez aldatu zen, eta berrikuntza eta garapen teknologikorako proiektuak egiteko laguntza-programa arautu zuen (Innotek Programa).

AURREKARIAK

1.– 2009ko maiatzaren 29an, E.A.R. Aplicaciones Informaticas, S.L. sozietateak (B95335956) eskabidea aurkeztu zuen Innotek Programaren Agindu arautzailean xedatutako laguntzetara atxikitzeko (Innotek Programa: berrikuntza eta garapen teknologikorako proiektuak egiteko laguntza-programa).

2.– 2009ko abenduaren 30ean, Berrikuntza eta Teknologiako sailburuordeak E.A.R. Aplicaciones Informaticas, S.L. sozietateari (B95335956) diru-laguntza bat emateko Ebazpena eman zuen; laguntza hori ez zen itzuli beharrekoa, eta 24.750 eurokoa zen. Ebazpen haren bidez, halaber, emandako diru-laguntzaren % 70, 17.325 euro, ordaintzeko agintzen zen, bai eta gainontzekoa burututako programa proportzioaren arabera ordainduko zela adierazi ere, betiere agiri bidezko justifikazioa aurkeztu ostean.

3.– E.A.R. Aplicaciones Informaticas, S.L. sozietateak (B95335956) proiektuaren agiri bidezko dokumentazioa aurkeztu zuen 2010eko martxoaren 17an. Aurkeztutako dokumentazioa aztertu ostean, honako hau ikusi da: Teknologia Zuzendaritzak gastu hautagarritzat jotzen dituen gastuak ez dira iristen onartutako aurrekontura, eta, beraz, ez zegokion 24.750 euroko diru-laguntza, 11.816,79 eurokoa baizik, ebazpen honi eransten zaion eranskinaren arabera.

Aurrekari horietan oinarriturik, errebokatze- eta itzultze-espedienteari hasiera emateko proposamenak zuzenbideko oinarri hauek ditu:

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

1.– Berrikuntza eta garapen teknologikorako proiektuak egiteko laguntza-programa (Innotek Programa) arautzen duen 2008ko azaroaren 27ko Aginduaren 23. artikuluak honela dio (agindu hori 2009ko abenduaren 23ko Aginduak aldatu zuen): «Agindu honetan eta aplika daitezkeen gainerako arauetan xedaturiko baldintzaren bat betetzen ez badu onuradunak, edo kasuan kasu, laguntza emateko ebazpenean ezartzen diren baldintzak betetzen ez baditu onuradunak, interesatuari entzun eta dagokion ez-betetze espedientea egin ondoren, administrazio-ebazpenaren bitartez, organo eskudunak laguntza atzera botako du eta, kasuan kasu, jasotako laguntzak eta dagozkion legezko interesak itzultzeko betebeharra erabakiko du».

2.– Abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuaren bitartez, batetik, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura emandako diru-laguntzen berme eta itzulketetarako erregimena arautzen da, eta, bestetik, kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileen betekizunak, araubidea eta obligazioak. Bada, dekretu horren 4.1 artikuluan honako hau ezartzen da: «Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren kontura emandako diru-laguntzen edo laguntzen onuradunak, eman eta eskuratutako zenbatekoa eta legez aplikagarriak izan daitezkeen interesak itzuli egin beharko ditu, honako kasu hauetakoren bat gertatzen denean: laguntza zertarako eskatu eta eman zen, helburu horretarako ez erabiltzea; diru-laguntza edo laguntzaren jatorri izan zen ekintzarako ez erabiltzea; eskatu zen helburu jakinetan erabili dela ez justifikatzea; edo, oro har, maiatzaren 30eko 1/1991 Legeko 31.4 artikuluan edo dagokion arautegian ezartzen diren eginbeharrak ez betetzea.»

3.– Teknologiako Zuzendaritzak emandako txostenaren arabera, proiektua egikaritu behar da, baina onartutako aurrekontu justifikatua hasieran onartutakoa baino txikiagoa denez, eta, beraz, jaso behar den diru-laguntza hasieran emandakoa baino txikiagoa denez, zenbateko hori doitu egin behar da, eta benetan dagokion zenbatekoa baino handiagoa aurrez jaso denez, soberan jaso den zenbateko hori itzuli egin behar da.

4.– Abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuaren 4. artikuluan eta hurrengoetan, eta azaroaren 26ko 30/1992 Legean –urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutakoan– ezarritakoarekin bat etorriz, espedienteari hasiera eman behar zaio, honako hau deklaratzeko: jadanik jasotako zenbatekoen zati bat itzultzeko obligazioa dagoela, eta oraindik ordaintzeko daudenak jasotzeko eskubidea galdu dela.

5.– Berrikuntza eta Teknologiako sailburuordeak du itzultze-prozedurari hasiera emateko eskumena, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuaren 4.2. artikuluan ezarritakoaren arabera, zeinak ez-betetze espedienteari hasiera emateko eskumendun deklaratzen baitu diru-laguntza eman zuen organoa.

Aipatutako lege-xedapenak ikusita, eta, oro har zein zehazki aplikagarri diren gainerakoak oinarri hartuta, Berrikuntza eta Teknologiako sailburuordeak honako hau

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Partez errebokatzea (zehazki, 12.933, 21 euro) E.A.R. Aplicaciones Informaticas, S.L. sozietateari (B95335956) – Berrikuntza eta Teknologiako sailburuordearen 2009ko abenduaren 30eko Ebazpenaren bidez– emandako 24.750 euroko diru-laguntza, eranskinean adierazi bezala.

Bigarrena.– E.A.R. Aplicaciones Informaticas, S.L. sozietateari (B95335956) 17.325 euro ordaindu zitzaizkion; zehazki, hasieran emandako diru-laguntzaren %70. Baina ebazpen honen lehen puntuan adierazitakoaren arabera, guztira, 11.816,79 euro ordaindu behar zitzaizkion. Beraz, itzultze-espedientea ireki behar da, deklaratzeko ezen, 5.508,21 euro itzultzeko obligazioa duela, eta oraindik ordaindu ez diren zenbatekoak jasotzeko eskubidea galdu duela.

Hirugarrena.– 15 egun balioduneko epea ematen zaio interesdunari, bere interesen alde egoki deritzona alegatzeko.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko apirilaren 18a.

Berrikuntza eta Teknologiako Sailburuordea,

JUAN IGNACIO GOICOLEA RUIGÓMEZ. ».

Hori guztia, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuz jakinarazten da, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen 59.4 artikuluan aurreikusitako ondorioak izan ditzan (lege horren bidez, azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatu zen, Herri Administrazioen Araubide Juridikoa eta Administrazio Prozedura Erkidearena).

Vitoria-Gasteiz, 2013ko martxoaren 7a.

Berrikuntza eta Teknologiako sailburuordea,

ESTÍBALIZ HERNÁEZ LAVIÑA.


Azterketa dokumentala