Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

74. zk., 2013ko apirilaren 18a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
1832

IRAGARKIA, eskumen digitalen europar esparru kontzeptuala, 2015eko Agenda Digitalaren eremuan dagoena, Euskadin onartzeko zabalkunde- eta sustapen-proiekturako laguntza teknikoa emateko kontratua formalizatu dela jakinarazteko dena (IICT 21/15/12).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza. Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Mahaia.

c) Espediente-zenbakia: IICT 21/15/12.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Kontratu-mota: zerbitzuak.

b) Helburua: eskumen digitalen europar esparru kontzeptuala, 2015eko Agenda Digitalaren eremuan dagoena, Euskadin onartzeko zabalkunde- eta sustapen proiekturako laguntza teknikoa ematea.

c) Loteak: ez.

d) Lizitaziorako iragarkia argitaratu den eguna edo aldizkari ofiziala: Europar Batasuneko Aldizkari Ofizialean, 2012ko urriaren 24an; Estatuko Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, 2012ko azaroaren 12an.

3.– Izapideak eta prozedura.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: zenbait irizpideren arabera esleituko da.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua. berrehun eta hogeita hamabost mila bederatziehun eta berrogeita hamar (235.950,00) euro.

5.– Esleipena.

a) Kontratua esleitu den eguna: 2013ko otsailaren 1a.

b) Kontratua gauzatu den eguna: 2013ko martxoaren 6a.

c) Kontratista: Ibermática, S.A.

d) Nazionalitatea: espainiarra.

e) Esleipenaren zenbatekoa: 193.600,00 euro, BEZa barne.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko martxoaren 7a.

Zerbitzu Orokorretako zuzendaria,

IÑAKI ALDEKOGARAI LABAKA.


Azterketa dokumentala