Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

74. zk., 2013ko apirilaren 18a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 3 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1831

EDIKTUA, jabetza horizontalari buruzko 1371/12 judizio monitorioaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: jabetza horizontalari buruzko 1371/12 judizio monitorioa.

Demandatzailea: Giza Eskubideen Hiribideko 11, 13, 15 eta 17ko eta Unicef hiribideko 2, 4, 6, 9 eta 10eko jabekide-erkidegoa.

Abokatua: Maria Belen Gomez Antelo.

Prokuradorea.

Demandatua: Rufina Tellez Camisón.

Gaia: zenbateko bat erreklamatzea.

Aipatu judizioan dekretua eman da 2013ko otsailaren 21ean. Hauek dira xedapenak:

1.– Amaitutzat jotzen Giza Eskubideen Hiribideko 11, 13, 15 eta 17ko jabekide-erkidegoak eta Unicef hiribideko 2, 4, 6, 9 eta 10eko jabekide-erkidegoak hasi duten prozedura monitorioa, Rufina Tellez Camisonen aurkakoa. 229,41 euro erreklamatzeko bideratu da prozedura, jabekide-erkidego horri zor zaizkion kuotak direla-eta. Erreklamatzen zaio, baita ere, 26,54 euro, ordainketa aurretiko errekerimendu-gastuengatik.

3.– Gasteizko Giza Eskubideen Hiribideko 11, 13, 15 eta 17ko eta Unicef hiribideko 2, 4, 6, 9 eta 10eko jabekide-erkidegoari helaraz bekio, hala behar bada, betearazpena agintzea eska dezan, eta ohartaraz bekio abokatuaren eta prokuradorearen esku-hartzea nahitaezkoa izango dela, eskatutako zenbatekoa 2.000 eurotik gorakoa bada.

Bidal bekio ebazpen hau EHAAri, argitara dezan.

Epaileari ezagutarazten diot ebazpen hau.

Aurkaratzeko modua: epaitegi honetan berrikusteko errekurtsoa aurkeztuta. Jakinarazpena egin eta biharamunetik bost egun balioduneko epean aurkeztu beharko da idazkia bulego judizialean, eta, bertan, errekurtso-egilearen ustez zein arau-hauste egin den adieraziko da; eskakizun horiek bete ezean, aurkaratzea ez da onartuko (PZL, 454.bis artikulua).

Errekurtsoa aurkezteak ez du ekarriko errekurritutako ebazpena etetea (PZL, 454.bis artikulua).

Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 25 euroko gordailua jarri beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori, epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen gordailuan eta zainpean uzteko kontuan (0030 0011 0000 08 1371 12) kontsignatu beharko da. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 01-Berrikuspena). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Hala agindu eta sinatzen dut.

Rufina Tellez Camison demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, berrikusteko errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko otsailaren 21a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala