Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

74. zk., 2013ko apirilaren 18a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
1827

EBAZPENA, 2013ko martxoaren 26koa, Osasuneko sailburuordearena, Informazio Farmakoterapeutikorako Batzordearen osaera aldatzen duena.

2007ko maiatzaren 22ko 88/2007 Dekretuaren bidez (ekainaren 13ko EHAA, 113. zenbakia), Sendagaien Ebaluazio- eta Informazio-Batzordeen Sarea eratu zen; sare horren barruan dago, hain zuzen ere, Informazio Farmakoterapeutikorako Batzordea.

Osasuneko sailburuordearen 2007ko urriaren 9ko Ebazpenaren bidez (azaroaren 23ko EHAA, 226. zenbakia), Informazio Farmakoterapeutikorako Batzordearen kideak izendatu ziren.

Batzorde horren osaeran aldaketa batzuk gertatu direnez, 88/2007 Dekretuaren 5. artikuluarekin bat etorriz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Saioa Domingo Echaburu eta Naroa Gómez Tijero andrek (biak ere Farmazian lizentziatuak eta Ospitaleko Farmazian espezialistak) Informazio Farmakoterapeutikorako Batzordeko kide izendatzea.

Bigarrena.– Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Administrazio-bideari amaiera ematen ez dion ebazpen honen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Osasuneko sailburuari. Hilabeteko epea izango dute horretarako, ebazpena ofizialki argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko martxoaren 26a.

Osasuneko sailburuordea,

GUILLERMO VIÑEGRA GARCIA.


Azterketa dokumentala