Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

74. zk., 2013ko apirilaren 18a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO HAUTESKUNDE BATZORDEA
1823

ERABAKIA, Euskal Autonomia Erkidegoko Hauteskunde Batzordearena, hautagai-zerrendei egokitu zaizkien diru-laguntzak zehazteari buruzkoa.

Euskal Autonomia Erkidegoko Hauteskunde Batzordeak, 2013ko apirilaren 15eko bileran, aztergai izan du Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren irizpena, Eusko Legebiltzarrerako 2012ko urriaren 21eko hauteskundeetara aurkeztutako hautagai-zerrenden hauteskunde-kontabilitatearen fiskalizazioari buruzkoa. Hori kontuan izanik, erabaki du ezagutzera ematea hautagai-zerrendei egokitu zaizkien diru-laguntzen zenbatekoak. Hona hemen kopuruok:

Hautagai-zerrenda:

EAJ-PNV

1.599.341,62 euro (milioi bat bostehun eta laurogeita hemeretzi mila hirurehun eta berrogeita bat euro eta hirurogeita bi zentimo).

EH Bildu

1.251.706,40 (milioi bat berrehun eta berrogeita hamaika mila zazpiehun eta sei euro eta berrogei zentimo).

PSE-EE (PSOE)

1.148.821,83 euro (milioi bat ehun eta berrogeita zortzi mila zortziehun eta hogeita bat euro eta laurogeita hiru zentimo).

PP

915.635,12 euro (bederatziehun eta hamabost mila seiehun eta hogeita hamabost euro eta hamabi zentimo).

UPyD

108.771,95 euro (ehun eta zortzi mila zazpiehun eta hirurogeita hamaika euro eta laurogeita hamabost zentimo).

Halakorik denean, hautagai-zerrendei aurrerakin gisa emandako kopuruak kendu beharko dira diru-laguntza horietatik, eta likidatu beharreko diferentziak ordaindu, Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko ekainaren 15eko 5/1990 Legeak, ekainaren 19ko 15/1998 Legeak aldatutakoak, 144.5 artikuluan adierazitakoari jarraituz.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko apirilaren 15a.

Lehendakaria,

JUAN LUIS IBARRA ROBLES.


Azterketa dokumentala