Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

71. zk., 2013ko apirilaren 15a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
1777

IRAGARKIA, Borja Hidalga Hormaeche jaunari «Chelsea Pub» Osasun Saileko Bizkaiko Lurralde Zuzendaritzak, B-1/13-T prozedura zigortzaileari hasiera emateko egindako ebazpena jakinarazteko dena.

Borja Hidalga Hormaeche jaunari, Chelsea Pub-en jabea denari, espedienteari hasiera emateko egintza ohiko moduan jakinarazterik ez dugu izan (Particular de Arsuaga/k, 2 zk., Bilbao - Bizkaia). Horregatik argitaratzen da iragarki hau.

Honen arabera, jakinarazten zaio 2013ko martxoaren 1ean zigor espedienteari hasiera eman zaiola araudi sanitarioaren arau-hauste arin baten ahalezko egiteagatik.

Legezko ohartarazpenak:

– Interesatuak hamabost eguneko epea du hasierako akordioa ikusteko, bidezkotzat jotzen dituen alegazioak, agiriak edo argibideak aurkezteko, frogaldia irekitzeko eskabidea egiteko eta egoki iritzitako frogabideak proposatzeko: epe horretan, halaber, espedientea ikusi ahal izango du Bizkaiko Lurralde Zuzendaritzan (Bizkaia, Alameda Rekalde kalea 39 A, 5. solairua).

Hori guztia, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuz jakinarazten da, Herri-Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio-Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan ezarritakoaren arabera.

Bilbo, 2013ko martxoaren 19a.

Espedientearen idazkaria,

LEIRE BERGARA SAUTUA.


Azterketa dokumentala