Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

71. zk., 2013ko apirilaren 15a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
1775

IRAGARKIA, 2013ko urtarrilaren 16koa, Energia eta Meategien zuzendariarena, zeinarekin jendaurrean erakusten baita ondoko linea elektrikoaren arboladi-zerrenda zabaltzea: 132 kV-koa, Abadiño-Azpeitia 1 eta 2 deribazioak, honako udalerri hauetan kokatua; Bizkaian: Abadiño, Berriz eta Elorrio; eta Gipuzkoan: Elgeta, Bergara, Soraluze-Placencia de las Armas, Elgoibar, Azkoitia, Azpeitia eta Zestoa.

Abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuko 10. artikuluan (2002-12-23ko EHAA) eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 144. artikuluan (2000-12-27ko BOE) zehaztutako ondorioetarako; eta testu horretako azken xedapenetatik lehenengoan, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1957ko apirilaren 26ko Legearen Erregelamenduaren 17. artikuluan, Sektore Elektrikoari buruzko azaroaren 27ko 54/1997 Legearen 53. artikuluan (2011-05-31ko EHAA), Energia eta Meategien zuzendariaren 2011ko martxoaren 8ko Ebazpenean, eta Proiektuen ingurumen-inpaktua ebaluatzeko Legearen Testu bategina onesten duen urtarrilaren 11ko 1/2008 Legegintzako Errege Dekretuaren 9. artikuluan (2008-01-26ko BOE) ezarritakoarekin, eta Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumena babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Legean (1998-03-27 EHAA) aurreikusitakoarekin bat etorriaz, jendaurrean jartzen da instalazioa, zeinetarako eskabidea Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A.U.k egin duen.

Erref.: L-7.778 ASS/SM.

48/AT-H-2013-3 (Bizkaia).

20/AT-H-2013-1 (Gipuzkoa).

Kokalekua: Bizkaian: Abadiano, Berriz eta Elorrio; eta Gipuzkoan: Elgeta, Bergara, Soraluze-Placencia de las Armas, Elgoibar, Azkoitia, Azpeitia eta Zestoa.

Aurrekontua: Bizkaiko Lurralde Historikoa: 51294,42 euro.

Gipuzkoako Lurralde Historikoa: 243.482,3 euro

Xedea: zonaldean energia elektrikoaren horniketaren kalitatea hobetzea.

Jarduketaren ezaugarri nagusiak:

Linea pasa dadin, arboladirik gabeko zona bat, oraingoa baino handiagoa, izatea, bat etorriaz arauzko preskripzio tekniko berriekin; linea nondik doan: egungo 132 kV-ko linean, Azpeitiko (Gipuzkoa) TAren eta Abadiñoko (Bizkaia) TAren artean, eta bere deribazioetan, guztira 45 km eta 789 m; hauxe da identifikazioa:

  • Abadiñoko TAren eta Elgoibarko TAren arteko tartea: 25 km eta 623 m.
  • Elgoibarko TAren eta Azpeitiko TAren arteko tartea: 16 km eta 753 m.
  • Tarte horien deribazioak:
  • GSB Azkoitia: 3 km eta 231 m.
  • Bergara: 126 m.
  • Lasaso: 53 m.

Dagoen linea eta bere deribazioak: zirkuitu bikoitza, trifasikoa, LA-280 eta LA-380 motako eroaleekin, tarteen arabera.

Herri-onurakoaren gaineko eta ingurumen-inpaktuaren gaineko deklarazioa.

Eta guztiek jakin dezaten ematen da argitara esandakoa, eta batez ere lurren jabeak eta eraginpeko gainontzeko titularrak jakitun egon daitezen (jabe eta titular horien zerrenda iragarki honen amaieran jasotzen da); eta proiektua eta ingurumen-inpaktuari buruzko azterlana honako hauetan jartzen dira ikusgai: segun zein lurraldetan eragiten den, Bizkaian bada Bilboko Lurralde Ordezkaritza (Concha Jenerala kalea 23, 5.), Gipuzkoan bada Donostiako Lurralde Ordezkaritza (Easo kalea 10) edo dagokion udalean, zertarako-eta azterlana eta proiektua aztertu eta bidezko iritzitako alegazioak aurkeztu ahal daitezen, bakoitzaren bi ale betiere. Iragarki hau argitaratzen den egunaren biharamunean hasi eta hilabetekoa izango da alegazioak aurkezteko epea.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko urtarrilaren 16a.

Energia eta Meategien zuzendaria,

JAVIER ZARRAONANDIA ZULOAGA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala