Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

71. zk., 2013ko apirilaren 15a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1766

302/2013 EBAZPENA, martxoaren 12koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, M.ª Pilar Regúlez Ariño andrea Galdakao-Usansolo Ospitaleko zuzendari mediko izendatzen duena.

Aztertu da Galdakao-Usansoloko Ospitaleko zuzendari mediko lanpostua betetzeko deialdia. Deialdi hori zuzendaritza nagusi honen otsailaren 7ko 119/2013 Ebazpenaren bitartez argitaratu zen, 2013ko otsailaren 21eko EHAAn (37. zenbakia).

Eskabideak aurkezteko epea amaitu da eta lanpostu horretan jarduteko hautagaiek aurkeztu dituzten agiriak aztertu dira, baita haien baldintza profesionalak curriculum vitae-n jasotako merezimenduen arabera baloratu ere.

Aurkeztutako agiriak aztertuta, M.ª Pilar Regúlez Ariño andrea deialdiko lanposturako egokia dela eta bertan jarduteko behar bezalako trebakuntza duela ikusi da.

Hori dela eta, Zuzendaritza Nagusi honek hau

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– M.ª Pilar Regúlez Ariño andrea Galdakao-Usansolo Ospitaleko zuzendari mediko izendatzea.

Bigarrena.– Izendapen honek interesdunari jakinarazten zaion egunetik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko martxoaren 12a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

JON ETXEBERRIA CRUZ.


Azterketa dokumentala