Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

71. zk., 2013ko apirilaren 15a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1764

300/2013 EBAZPENA, martxoaren 12koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Miren Amaia Ruiz Echevarria andrea Basurtuko Unibertsitate Ospitaleko zuzendari mediko lanpostua betetzeko izendatu eta zerbitzu berezietako egoeran deklaratzen duena.

Aztertu da Basurtuko Ospitaleko zuzendari mediko lanpostua betetzeko deialdia. Deialdi hori Zuzendaritza Nagusi honen otsailaren 21eko 120/2013 Ebazpenaren bitartez argitaratu zen, 2013ko otsailaren 7ko EHAAn (37. zk.).

Eskabideak aurkezteko epea amaitu da eta lanpostu horretan jarduteko hautagaiek aurkeztu dituzten agiriak aztertu dira, baita haien baldintza profesionalak curriculum vitae-n jasotako merezimenduen arabera baloratu ere.

Aurkeztutako agiriak aztertuta, Miren Amaia Ruiz Echevarria andrea deialdiko lanposturako egokia dela eta bertan jarduteko behar bezalako trebakuntza duela ikusi da.

Miren Amaia Ruiz Echevarria andrea, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko langile finkoa eta Basurtuko Unibertsitate Ospitaleko Fakultatibo Espezialista Familiako Mediku lanpostu funtzionalaren 21254 plazaren jabea dena, Basurtuko Unibertsitate Ospitaleko zuzendari mediko lanpostua betetzeko hautatua izan da.

Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 27. artikuluan aurreikusitakoarekin bat, ofizioz deklaratu beharko da Osakidetzako langile finkoak zerbitzu berezietan daudela, erakunde publiko horretako zuzendaritza-karguren bat betetzeko hautatuak badira.

Hori dela eta, Zuzendaritza Nagusi honek hau

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Miren Amaia Ruiz Echevarria andrea Basurtuko Unibertsitate Ospitaleko zuzendari mediko izendatzea.

Bigarrena.– Izendapen honek interesdunari jakinarazten zaion egunetik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Hirugarrena.– Izendapenak ondorioak dituen egunetik aurrera, Miren Amaia Ruiz Echevarria andrea zerbitzu berezietako egoeran deklaratzea.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko martxoaren 12a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

JON JOSEBA ETXEBERRIA CRUZ.


Azterketa dokumentala