Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

71. zk., 2013ko apirilaren 15a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1762

293/2013 EBAZPENA, martxoaren 12koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Honen bidez, Itziar Pérez Irazusta andrea izendatzen da Bidasoako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerente postua betetzeko, eta zerbitzu berezietan deklaratzen da.

Bidasoako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerente postua betetzeko deialdia, Zuzendaritza Nagusi honen urtarrilaren 24ko 67/2013 Ebazpen bidez egina, 2013ko otsailaren 12ko EHAAn (30. zk.) argitaratu zen.

Eskabideak aurkezteko epea amaitu da eta lanpostu horretan jarduteko hautagaiek aurkeztu dituzten agiriak aztertu dira, baita haien baldintza profesionalak curriculum vitae-n jasotako merezimenduen arabera baloratu ere.

Aurkeztutako agiriak ikusita, Itziar Pérez Irazusta andrea deialdiko lanposturako aproposa dela eta bertan jarduteko trebakuntza egokia duela ikusi da.

Itziar Pérez Irazusta andrea, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko langile finkoa, Erakunde Zentraleko Familia eta Komunitateko Medikuntzako Irakaskuntza Unitateko Fakultatibo Espezialista Medikua lanpostu funtzionaleko 3644 ordena-zenbakiko plazaren titularra dena, Bidasoako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerente postua betetzeko izendatu da.

Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 27. artikuluan aurreikusitakoarekin bat, ofizioz deklaratu beharko da Osakidetzako langile finkoak zerbitzu berezietan daudela, erakunde publiko horretako zuzendaritza-karguren bat betetzeko hautatuak badira.

Hori dela eta, Zuzendaritza Nagusi honek hau

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Itziar Pérez Irazusta andrea, Bidasoako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerente izendatzea.

Bigarrena.– Izendapen honek interesdunari jakinarazten zaion egunetik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Hirugarrena.– Itziar Pérez Irazusta andrea zerbitzu berezietan deklaratzea, bere izendapena indarrean sartzen denetik

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko martxoaren 12a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

JON JOSEBA ETXEBERRIA CRUZ.


Azterketa dokumentala