Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

71. zk., 2013ko apirilaren 15a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1760

289/2013 EBAZPENA, martxoaren 11koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Carlos Zulueta Guridi jauna Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerente izendatzen duena.

Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerente lanpostua betetzeko deialdia, Zuzendaritza Nagusi honen urtarrilaren 24ko 68/2013 Ebazpen bidez egina, 2013ko otsailaren 12ko EHAAn (30. zk) argitaratu zen.

Eskabideak aurkezteko epea amaitu da eta lanpostu horretan jarduteko hautagaiek aurkeztu dituzten agiriak aztertu dira, baita haien baldintza profesionalak curriculum vitae-n jasotako merezimenduen arabera baloratu ere.

Aurkeztutako agiriak ikusita, Carlos Zulueta Guridi jauna deialdiko lanposturako aproposa dela eta bertan jarduteko trebakuntza egokia duela ikusi da.

Hori dela eta, Zuzendaritza Nagusi honek hau

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Carlos Zulueta Guridi jauna Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerente izendatzea.

Bigarrena.– Izendapen honek interesdunari jakinarazten zaion egunetik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko martxoaren 11.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia.

JON ETXEBERRIA CRUZ.


Azterketa dokumentala