Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

71. zk., 2013ko apirilaren 15a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1758

286/2013 EBAZPENA, martxoaren 11koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Susana López Altuna andrea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Aholkularitza Juridikoko zuzendariorde izendatzen duena.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Aholkularitza Juridikoko zuzendariorde lanpostua betetzeko deialdia 2013ko otsailaren 5eko EHAAn argitaratu zen (25. zk.), Zuzendaritza Nagusi honen urtarrilaren 16ko 47/2013 Ebazpenaren bitartez.

Eskabideak aurkezteko epea amaitu da, eta lanpostu horretan jarduteko hautagai bakarrak aurkeztu dituen agiriak aztertu dira, baita bere baldintza profesionalak curriculum vitaean jasotako merezimenduen arabera baloratu ere.

Aurkeztutako agiriak ikusita, Susana López Altuna andrea deialdiko lanposturako egokia dela eta bertan jarduteko behar bezalako trebakuntza duela ikusi da.

Hori dela eta, Zuzendaritza Nagusi honek hau

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Susana López Altuna andrea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Aholkularitza Juridikoko zuzendariorde izendatzea.

Bigarrena.– Izendapen honek interesdunari jakinarazten zaion egunetik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko martxoaren 11.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

JON ETXEBERRIA CRUZ.


Azterketa dokumentala