Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

71. zk., 2013ko apirilaren 15a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1757

261/2013 EBAZPENA, martxoaren 7koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Honen bidez, Aratxu Lozano Otero andrea Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuko Pertsonaleko zuzendari postutik kentzen da.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren ekainaren 7ko 725/2012 Ebazpenaren bidez, Aratxu Lozano Otero andrea Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuko Pertsonaleko zuzendari postua betetzeko izendatu zen (uztailaren 10eko EHAA, 134. zk.).

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak aintzat hartuta, Zuzendaritza Nagusi honek hauxe

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Aratxu Lozano Otero andrea Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuko Pertsonaleko zuzendari postutik kentzea, eta egindako zerbitzuak eskertzea.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2013ko martxoaren 10etik aurrera izango du indarra.

Hirugarrena.– Ebazpen hau interesdunari, Bidasoako Erakunde Sanitario Integratuari eta Giza Baliabideetako Zuzendariordetzari jakinaraztea.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko martxoaren 7a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

JON JOSEBA ETXEBERRIA CRUZ.


Azterketa dokumentala