Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

71. zk., 2013ko apirilaren 15a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1756

256/2013 EBAZPENA, martxoaren 6koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Erosketa, Obra eta Zerbitzu Estrategikoetako zuzendariorde lanpostua betetzeko Eneko Zarraoa Garmendia jauna izendatzen duena.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Erosketa, Obra eta Zerbitzu Estrategikoetako zuzendariorde lanpostua betetzeko deialdia 2013ko otsailaren 18ko EHAAn argitaratu zen (34. zenbakia), Zuzendaritza Nagusi honen urtarrilaren 31ko 76/2013 Ebazpenaren bitartez.

Eskabideak aurkezteko epea amaitu da eta lanpostu horretan jarduteko hautagaiek aurkeztu dituzten agiriak aztertu dira, baita haien baldintza profesionalak curriculum vitaean jasotako merezimenduen arabera baloratu ere.

Aurkeztutako agiriak aztertuta, ikusi da Eneko Zarraoa Garmendia jauna deialdiko lanposturako egokia dela eta bertan jarduteko behar bezalako trebakuntza daukala.

Hori dela eta, Zuzendaritza Nagusi honek hau

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Eneko Zarraoa Garmendia Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Erosketa, Obra eta Zerbitzu Estrategikoetako zuzendariorde izendatzea.

Bigarrena.– Izendapen honek 2013ko martxoaren 6tik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko martxoaren 6a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

JON JOSEBA ETXEBERRIA CRUZ.


Azterketa dokumentala