Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

71. zk., 2013ko apirilaren 15a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA
1755

HUTSEN ZUZENKETA, honako dekretu honena: «213/2012 Dekretua, urriaren 16koa, Euskal Autonomia Erkidegoko hots-kutsadurari buruzkoa».

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria, testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Euskal Autonomia Erkidegoko hots-kutsadurari buruzko urriaren 16ko 213/2012 Dekretuan (2012ko azaroaren 16ko EHAA, 222. zk.) era horretako akatsak aurkitu direnez, honako zuzenketa hau egiten dugu:

– 2012/5056 (45/25) orrialdean, lehenengo xedapen iragankorrean, honela dio:

«Udal-ordenantzak eta lurralde- zein hirigintza-antolamendurako tresnak dekretu honen xedapenetara moldatu artean edo, dekretu honetako bigarren xedapen gehigarrian aurreikusitako epea bukatu ondoren, moldaketa horiek gauzatu ez badira, orduan, zuzenean aplikatuko dira dekretu honetan ezarritako eskakizunak, baldin eta azken horiek udal-ordenantzetan jasotakoak baino handiagoak edo zorrotzagoak badira.»

Baina honela esan behar du:

«Udal-ordenantzak eta lurralde- zein hirigintza-antolamendurako tresnak dekretu honen xedapenetara moldatu artean, edo, dekretu honetako lehenengo xedapen gehigarrian aurreikusitako epea bukatu ondoren, moldaketa horiek gauzatu ez badira, orduan, zuzenean aplikatuko dira dekretu honetan ezarritako eskakizunak, baldin eta azken horiek udal-ordenantzetan jasotakoak baino handiagoak edo zorrotzagoak badira.»


Azterketa dokumentala