Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

64. zk., 2013ko apirilaren 4a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
1637

IRAGARKIA, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, 2013ko urtarrilaren 28ko Ebazpena jakinarazteko dena. Ebazpen horren bidez, ebatzi egiten da Janire Ozalla Ciruelosen eta Josu Ozalla Ciruelosen izenean eta ordez aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik, idazki honen idazpuruan aipatzen den 2013ko urtarrilaren 28ko Ebazpena ezin izan diegu jakinarazi Janire Ozalla Ciruelos andreari eta Josu Ozalla Ciruelos jaunari. Hori dela eta, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legeak 59.5 artikulua betez, ebazpena iragarki hau argitaratuz jakinarazten dugu. Iragarki honen bidez, dei egiten zaie Janire Ozalla Ciruelos andreari eta Josu Ozalla Ciruelos jaunari edo bere ordezkariari, gehienez hamabost eguneko epean Vitoria-Gasteizko Donostia kaleko 1ean agertzeko, 08:00etatik 14:30era, ebazpenaren testu osoa jaso dezan. Epea iragarkia argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da.

Eta Janire Ozalla Ciruelos andrea eta Josu Ozalla Ciruelos jauna non dauden ez dakigunez, iragarki hau ematen da jakinarazteko.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko otsailaren 20a.

Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,

OLATZ GARAMENDI LANDA.


Azterketa dokumentala