Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

64. zk., 2013ko apirilaren 4a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GETXOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1634

EDIKTUA, 40/13 berehalako falta-judizioaren ondoriozkoa.

Nik, M.ª Jesus Alcorta Bilbaok, Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesaleko idazkari judizial naizen honek,

Fede ematen dut:

40/13 falta-judizioan, epaitegi honetako epaile Alfonso Alvarez-Buylla Naharro jaunak epaia eman zuen, 2013ko otsailaren 1ean.

Lakhar Dourek (bizileku-baimenaren zenbakia: X2512788S) non dagoen ez dakigunez, ediktu honen bidez epaia jakinarazten zaio. Ebazpen horren aurka, demandatuak apelazio-errekurtsoa aurkeztu ahalko du epaitegi honetan, Bizkaiko Probintzia Entzutegiari zuzenduta, bost eguneko epean.

Ebazpenaren testu osoa, epaitegi honetako bulegoan eskura dezake demandatuak.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin, ematen dut ediktu hau, Getxon (Bizkaia), bi mila eta hamahiruko otsailaren hogeian.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala