Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

64. zk., 2013ko apirilaren 4a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DURANGOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 4. ZENBAKIKO EPAITEGIA
1633

EDIKTUA, zorra aitortzeari buruzko 410/11 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Durangoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 4 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesaleko Epaitegia.

Judizioa: 410/11 hitzezko judizioa.

Alderdi demandatzailea: Custodio Gomez Extremera.

Alderdi demandatua: Construcciones y Reformas Urima, S.L.

Gaia: zenbateko bat erreklamatzea.

Aipatu errekurtsoaren gainean epaia eman da, zeinen epaitza honako hauxe baita:

EPAITZA

Prokuradore Asateguik –Custodio Gómez Extremera jaunaren ordez eta izenean– Construcciones y Reformas Urima, S.L.–ren aurka aurkeztutako demanda baietsita, honako hauek ordaindu beharko dizkio demandatuak auzi-jartzaileari:

– Mila bederatziehun eta hogeita hiru euro eta laurogeita lau zentimo, gehi lege-tasaren araberako interesak –demanda aurkezten denetik aurrerakoak–, zeini ehuneko bi puntu gaineratuko baizaizkie, ebazpen honen egunetik aurrera kontatuta.

– Prozesuaren kostuak.

Ebazpen honen aurka, ezin da inolako errekurtsorik aurkeztu.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Alderdi demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau EHAAn argitaratzea ebatzi du epaileak, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.

Durango (Bizkaia), 2013ko otsailaren 18a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala