Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

64. zk., 2013ko apirilaren 4a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

SEGURTASUN SAILA
1631

EBAZPENA, Segurtasun Saileko Araubide Juridiko eta Zerbitzuen zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan –1103/2012 prozedura arruntean– bideratzen ari den administrazioarekiko auzi-errekurtsoa dela-eta (zeina Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuaren 2011ko urriaren 11ko Aginduaren aurka ezarri baitzen), honako hau xedatzen duena: agindu horri dagokion administrazio-espedientea aipaturiko salara bidaltzea, eta interesdun izan daitezkeenak epatzea, aipaturiko salan ager daitezen (aipatu aginduak Ertzaintzako lanpostu-zerrendak aldatu zituen, eta 2012ko urriaren 19ko EHAAn, 204. alean, argitaratu zen).

Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuaren 2012ko urriaren 11ko Aginduaren bidez, Ertzaintzako lanpostuen zerrenda aldatu zen (2012ko urriaren 19ko EHAA, 204. alea).

ErNE sindikatuak, agindu horren aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu du Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, zeina 1103/2012 prozedura arruntean bideratu baita.

Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salak, 2012ko martxoaren 4ko antolaketarako eginbidearen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrari eskatu dio aipatu aginduari dagokion administrazio-espedientea bidaltzeko, baita interesdunak epatzeko ere.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 49. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, eta Herrizaingo Sailaren egitura organiko eta funtzionalari buruzko abuztuaren 28ko 471/2009 Dekretuaren 14. artikuluak Araubide Juridiko eta Zerbitzuen Zuzendaritzari emandako eginkizunen arabera, honako hau

EBAZTEN DUT:

1.– Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara bidaltzea eskatutako espedientea.

2.– Aipatu espedientean interesdun izan daitezkeenak epatzea, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan ager daitezen, eta euren interesen alde egin dezaten, egoki baderitzote. Horretarako, 9 egun izango dituzte, ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko martxoaren 15a.

Araubide Juridiko eta Zerbitzuen zuzendaria,

EUGENIO ARTETXE PALOMAR.


Azterketa dokumentala