Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

64. zk., 2013ko apirilaren 4a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
1630

EBAZPENA, 2013ko otsailaren 20koa, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearena. Honen bidez, aldatu egiten da Deustuko Unibertsitateari organo horren 2009ko abenduaren 30ko Ebazpenaren bidez emandako diru-laguntza «Aproximación multidisciplinar a los estudios de Ocio» lana euskaraz argitaratzeko.

GERTAKARIAK

Lehenengoa.– Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2009ko abuztuaren 28ko Aginduaren bidez, onartu ziren, batetik, goi-mailako irakaskuntzara bideratutako liburuak euskaraz argitaratzeko diru-laguntzen arauak, eta, bestetik, 2009ko ekitaldian eskariak aurkezteko deialdia (2009ko irailaren 16ko EHAA, 178. zk.).

Bigarrena.– Deialdi hori Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearen 2009ko abenduaren 30eko Ebazpenaz ebatzi zen. Hala, bada, Deustuko Unibertsitateari emandako diru-laguntzen artean zegoen Manuel Cuenca Cabeza egilearen obra «Aproximación multidisciplinar a los estudios de Ocio» lana euskaraz argitaratzekoa. Horretarako, 2.850 euroko guztizko zenbatekoa onartu zen argitalpen-gastuak finantzatzeko.

Hirugarrena.– Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearen 2010eko urtarrilaren 22ko Ebazpenaren bidez, argitaratu ziren Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian deialdi hartan emandako diru-laguntzak (2010eko otsailaren 17ko EHAA, 32. zk.).

Laugarrena.– Euskarazko lana «Aisiazko ikaskuntzak hainbat ikuspegitatik » (ISBN 978-84-9830-366-7) izenburupean argitaratu ondoren, Deustuko Unibertsitateak aurkeztu ditu eskatutako agiriak eta argitalpen-gastuen fakturak, 2.685,77 euroko (BEZik gabe) guztizkora iristen direnak; zenbateko hori emandako diru-laguntza baino txikiagoa da, 164,23 euro gutxiagokoa, zehazki.

ZUZENBIDE-OINARRIAK

Lehenengoa.– Deialdi honen arauen arabera, laguntza hauek liburuak argitaratzeak eragindako gastu mekanikoak berdintzera bideratuta daude eta, hala badagokio, itzulpen-gastuak finantzatzera.

Bigarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginak, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuz onartuak, 49.10 artikuluan honela dio, hitzez hitz:

«Diru-laguntzen zenbatekoa, bakarka hartuta edo beste administrazio edo erakunde publiko nahiz pribatuek emandako diru-laguntza edo laguntzak batuta, edo helburu bera lortzeko diren beste sarrera edo baliabide batzuk ere batuta (azken hori arauetan hala zehazten baldin bada), ez da inoiz ere izango onuradunak aurrera eraman nahi duen jardueraren kostua edo hasieran jarri zen helburuaren kostua baino handiagoa».

Hirugarrena.– Kontuan hartuta erakunde onuradunak justifikatutako argitalpen-gastuak txikiagoak direla jaso duen zenbatekoa baino, eta aintzat hartuta, orobat, diru-laguntza horren arauek, 2009ko abuztuaren 28ko Aginduaren bidez onartuek, 25. artikuluan adierazten dutela Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordeak emango duela, Unibertsitate Zuzendaritzak hala proposatuta, emandako laguntzaren zenbatekoa doitzeko Likidazio Ebazpena.

Horregatik guztiagatik, aipatutako arauei eta aplikazio orokorreko gainerako xedapenei jarraikiz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– 2009ko abenduaren 30ko Ebazpenaren bidez Deustuko Unibertsitateari emandako diru-laguntzaren zenbatekoa aldatzea; ondorioz, «Aisiazko ikaskuntzak hainbat ikuspegitatik» (ISBN 978-84-9830-366-7) lana argitaratzeko diru-laguntza bi mila seiehun eta laurogeita bost euro eta hirurogeita hamazazpi zentimokoa (2.685,77 euro) izango da.

Bigarrena.– Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 107. eta 114. artikuluetan ezartzen duenari jarraikiz, administrazio-bidea agortzen ez duen ebazpen honen aurka gorako errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren aurrean, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko otsailaren 20a.

Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea,

ITZIAR ALCORTA IDIAQUEZ.


Azterketa dokumentala