Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

64. zk., 2013ko apirilaren 4a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
1628

AGINDUA, 2013ko otsailaren 21ekoa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Euskadiko Unibertsitateko Ikasleen Aholku Batzordeko lehendakari-kargua Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordeari eskuordetzen diona.

Euskadiko Unibertsitateko Ikasleen Aholku Batzordea sortu eta arautzeko den abuztuaren 21eko 161/2012 Dekretuaren 3.1 artikuluak dioenez, unibertsitate-arloan eskumena duen saileko burua edo hark izendatutako ordezkoa izango da aholku-batzordeko lehendakari.

Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 13. artikuluaren arabera, administrazio-organoek beste organo batzuei beren eskumenak eskuordetzan eman diezazkiekete, baldin eta organo horiek administrazio berekoak badira.

Horrenbestez, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen irailaren 14ko 233/2010 Dekretuak ematen dizkidan ahalmenez baliatuz, eta Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 26. eta 28. artikuluak eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 13. artikulua aintzakotzat hartuta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskadiko Unibertsitateko Ikasleen Aholku Batzordeko lehendakari-kargua Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordeari eskuordetzea.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko otsailaren 21a.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala