Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

64. zk., 2013ko apirilaren 4a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
1627

AGINDUA, 2013ko otsailaren 21ekoa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Euskadiko Unibertsitateko Ikasleen Aholku Batzordeko bokal bat kendu eta beste bat izendatzeko dena.

Euskadiko Unibertsitateko Ikasleen Aholku Batzordea sortzeko eta arautzeko den abuztuaren 21eko 161/2012 Dekretuaren 3.a) artikuluak dioenez, unibertsitate-arloan eskumena duen saileko burua edo hark izendatutako ordezkoa izango da aholku-batzordeko lehendakari. Artikulu horren b) letrak dioenez, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren izenean bokal bat izango da batzordean, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuak izendatua.

Sailean zenbait aldaketa izan eta gero, iritsi da iritsi Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuak Unibertsitateko Ikasleen Aholku Batzordean jarduteko izendatutako bokala kendu eta beste bat izendatzeko ordua.

Horren ondorioz, honako hau

XEDATZEN DUT:

1. artikulua.– Zuriñe Gómez de Balugera López de Alda andrea Euskadiko Unibertsitateko Ikasleen Aholku Batzordeko bokal postutik kentzea, dagoeneko ez da-eta Unibertsitateetako zuzendaria.

2. artikulua.– Unibertsitateetako zuzendaria den Francisco Javier Alonso Aldama jauna Euskadiko Unibertsitateko Ikasleen Aholku Batzordeko bokal izendatzea, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuak hala izendatu duelako.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko otsailaren 21a.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala