Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

64. zk., 2013ko apirilaren 4a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
1625

EBAZPENA, 2013ko otsailaren 25a, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Honen bidez, enplegu berdearekin lotura duten jarduerak –kualifikazio-maila handiko gazte langabeen enplegagarritasuna hobetzera zuzenduak– finantzatzera bideratutako diru-laguntzen entitate onuradunak zein diren jakinarazten da. 2012ko uztailaren 6ko bilkuran Lanbideko Administrazio Kontseiluak hartutako Erabakiaren bidez egin zen 2012ko deialdia.

Diru-laguntza publikoak ematerakoan erabili behar den publikotasunaren printzipioa betetzeko, 2012ko uztailaren 6ko bilkuran Lanbideko Administrazio Kontseiluak hartutako Erabakiaren bidez onartu zen enplegu berdearekin lotura duten jarduerak –kualifikazio-maila handiko gazte langabeen enplegagarritasuna hobetzera zuzenduak– finantzatzera bideratutako diru-laguntzen deialdia. Deialdi horren 12.6 artikuluan ezartzen duenez, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da deialdi honen karietara eman diren laguntzen entitate onuradunen zerrenda eta emandako zenbatekoak –betiere, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpenaren bidez emate-ebazpenak berariaz eta indibidualki jakinaraztea eragotzi gabe–, eta aipatuko da Europako Gizarte Funtsak lagundutako finantzatzea dela, 2007-2013 EGF EAE Programa Eragilearen baitan.

Hori dela eta, hau

EBAZTEN DUT:

Bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea enplegu berdearekin lotura duten jarduerak –kualifikazio-maila handiko gazte langabeen enplegagarritasuna hobetzera zuzenduak– finantzatzera bideratutako diru-laguntzen 2012ko ekitaldiko deialdian onuradun gertatutakoen zerrenda, espediente-zenbakia, entitate onuradunaren izena eta emandako diru-laguntzaren zenbatekoa adieraziz (ebazpen honen eranskinean ageri dira). 2012ko uztailaren 6ko bilkuran Lanbideko Administrazio Kontseiluak hartutako Erabakiaren bidez egin zen 2012ko deialdi hori.

Europako Gizarte Funtsak lagundu du diru-laguntza hauek finantzatzen, % 50ean, 2007-2013 EGF EAE Programa Eragilearen baitan.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko otsailaren 25a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

ADOLFO ALUSTIZA FERNÁNDEZ

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala