Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

64. zk., 2013ko apirilaren 4a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSASUN SAILA
1621

AGINDUA, 2013ko martxoaren 18koa, Osasuneko sailburuarena, Osasun Sailaren Gipuzkoako Lurralde Zuzendaritzako Aseguramendu eta Kontratazioko zuzendariordearen lanpostua izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdia ebazteko dena.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2.c) artikuluan xedatutakoarekin bat, eta lege horren 10.1.c) artikuluan ezarritakoak ematen dizkidan eskumenez baliatuz, hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Rafael Uribarren Axpe jauna Osasun Sailaren Gipuzkoako Lurralde Zuzendaritzako Aseguramendu eta Kontratazioko zuzendariorde izendatzea (511846 lanpostua, 5. dotazioa).

Bigarrena.– Ebazpen honek 2013ko martxoaren 18tik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman duen organoari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko martxoaren 18a.

Osasuneko sailburua,

JON DARPÓN SIERRA.


Azterketa dokumentala