Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

64. zk., 2013ko apirilaren 4a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
1619

AGINDUA, 2013ko martxoaren 15ekoa, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuarena, irailaren 23ko 161/2008 Dekretuaren bidez deitutako hautaketa-prozesuan hautatutako izangaiak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko karrerako funtzionario izendatzeko dena, Laguntzaile Teknikoen Kidegoko Itsasontziko Makinen eta Instalazioen Ikuskapeneko eta Kontroleko Goi-mailako Teknikariaren aukeran. Irailaren 23ko 161/2008ko Dekretuaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta bere erakunde autonomoetako karrerako funtzionarioak izendatzeko 2008ko lan-eskaintza publikoa onartu zen.

Irailaren 23ko 161/2008 Dekretuaren bitartez, 2008. urteari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta bere erakunde autonomoetako karrerako funtzionario izateko lan eskaintza publikoa onartzen da. Eta eskaintza horren barruan dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko Laguntzaile Teknikoen Kidegoko Itsasontziko Makinen eta Instalazioen Ikuskapeneko eta Kontroleko Goi-mailako Teknikariaren aukerako plaza hutsak, hain justu ere, hautaketa-prozesu batez bete behar direnak.

Justizia eta Herri Administrazioko sailburuaren 2010eko apirilaren 16ko Aginduaren bitartez onartu ziren aipatu lan-eskaintza publikoaren ondorioz karrerako funtzionarioak hautatzeko hautaketa-prozesuen oinarri orokorrak, eta Justizia eta Herri Administrazioko sailburuaren 2011ko irailaren 13ko Aginduaren bitartez, hautaketa-prozesurako deialdia egin zen eta deialdiko oinarri espezifikoak eta deitutako kidegoko gai-zerrenda onartu ziren.

Hautaketa-prozesua amaitu da, eta agindu honetako eranskinean jasotako pertsona hautatu guztiek eskatutako dokumentazioa aurkeztu dute, epearen barruan; hortaz, bidezko da pertsona horiek hautatuak izan diren kidegoko karrerako funtzionario izendatzea.

Halaber, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 52.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriaz, funtzionario izendatu berrien adskripzioa behin betikoa izango da, eta horniketari doakion sistemaz egindakotzat joko dira, ondorio guztietarako. Guztiarekin ere, izangaiek adierazitako lehentasunen arabera eta hautatuen behin betiko zerrendan lortutako hurrenkeraren arabera egingo dira adskripzioak.

Esandakoaren ondorioz, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuaren 2010eko apirilaren 16ko Aginduaren 11. oinarrian ezarritakoarekin bat etorriaz, honako hau

EBAzten DUT:

Lehenengoa.– Irailaren 23ko 161/2008 Dekretuaren ondoriozko hautaketa-prozesuan hautatutako langileak -agindu honetako eranskinean zehaztuta daudenak- Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Orokorreko karrerako funtzionario izendatzea. Dekretu horren bitartez, 2008. urteko lan eskaintza publikoa onartu zen.

Bigarrena.– Izendatutakoak, agindu honetako eranskinean zehaztuta daudenak, 2013ko apirilaren 8an jabetu beharko dira esleitutako lanpostuez.

Hirugarrena.– Ezinbesteko kasuetan izan ezik, ezarritako egunean postuaz jabetzen ez direnek galdu egingo dituzte Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Orokorreko karrerako funtzionario izateko eskubideak.

Laugarrena.– Esleitutako lanpostuetara funtzionario sartu berrien adskripzioa behin betikoa izango da, eta lanpostuak betetzeko sistemaz lortutakotzat joko da, ondorio guztiekin.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.– Agindu honen aurka, berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita. Bestela, agindu honen aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.

Bigarrena.– Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko martxoaren 15a.

Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,

JOSU ERCORECA GERVASIO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala