Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

39. zk., 2013ko otsailaren 25a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
1045

IRAGARKIA, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpena jakinarazteko dena.

Posta-zerbitzuak ezin izan du jakinarazi Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak emandako Ebazpena, Bplus Energy Solutions (IFK: B-01475698) enpresaren 2012/01/0008-A espedienteari buruzkoa; ebazpen horren bitartez, ezetsi egiten da 2012ko urriaren 3ko Aginduaren bidez araututako HEZIBI programaren babespean prestakuntza eta ikaskuntza kontratu bat egiteagatik eskatutako diru-laguntza. Hortaz, iragarki honen bitartez, jakinarazi egiten da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 3/1992 Legearen 59.5 artikuluan xedatutakoa betez, eta honako ohar hauek egiten dira:

1.– Administrazio-bidea agortzen duen ebazpen horren aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa jar dakioke Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiari, jakinarazpena argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, bi hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik aurrera.

2.– Interesdunak aipaturiko ebazpenaren testu osoa eskura du Lanbide EEZren Zerbitzu Zentraletan, Gasteizko Jose Antxotegi kaleko 1. zenbakian (01009).

Eta horrela ager dadin, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko, iragarki hau egin dut

Vitoria-Gasteiz, 2013ko otsailaren 6a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

ADOLFO ALUSTIZA FERNÁNDEZ.


Azterketa dokumentala