Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

39. zk., 2013ko otsailaren 25a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1040

EDIKTUA, erantzukizun zibilaren gainean bideratutako 656/12 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegian 656/12 prozedura arrunta bideratu da, Maria Angeles Anton San Juan andreak eskatuta, Chinoye Enmanuel Odor eta Seguros Lagun-Aroren aurka, erantzukizun zibila dela-eta. Prozedura horren gainean epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza, kopiatuta:

4/13 EPAIA

Epailea: Francisco Javier Pablo Pablo.

Lekua: Vitoria-Gasteiz.

Eguna: bi mila eta hamahiruko urtarrilaren bederatzia.

Alderdi demandatzailea: Maria Angeles Anton San Juan.

Abokatua: Garrido andrea.

Prokuradorea: Jesus Maria De Las Heras Miguel.

Alderdi demandatua: Chinoye Enmanuel Odor eta Seguros Lagun-Aro.

Abokatua: Uribe jauna.

Prokuradorea: Ana Rosa Frade Fuentes.

Judizioaren gaia: gainerako arruntak (42).

Nik, Francisco Javier Pablo Pablok, ikusi ditut 656/12 judizio arruntaren autoak, zenbateko bat erreklamatzeari buruz epaitegi honetan bideratutakoak, banaketa-txandaren arabera egokitu baitzitzaion. M.ª Ángeles Antón San Juanen ordez De las Heras prokuradoreak –Garrido letratuak lagunduta– eskatuta bideratu ziren auto horiek, hain justu ere Frade prokuradoreak ordezkatutako eta Uribe letratuak lagundutako «Seguros Lagun Aro, S.A.» aseguru-etxearen aurka eta bai auzi-ihesean den Chinoye Enmanuel Odor-en aurka ere (Bizileku-txartela: X 6722712 L).

EPAITZA

Zenbateko bat erreklamatze adela-eta, auzi-ihesean den Chinoye Enmanuel Odor-en aurka (Bizileku-txartela: X 6722712 L), M.ª Ángeles Antón San Juan andrearen ordez De las Heras prokuradoreak –Garrido letratuak lagunduta– aurkeztutako judizio arrunteko demanda baietsi egiten dut, eta ondorioz,

M.ª Ángeles Antón San Juan andreari ondokoak pagatzera kondenatzen dut Chinoye Enmanuel Odor: 76.257,37 euro; eta zenbateko horren legezko interesa, 2012ko maiatzaren 7tik ebazpen honen egunera artekoa; betiere, eragotzi gabe PZLko 576. artikuluan xedatutakoa, baldin eta epai hau betearaztea beharrezkoa bada.

Zenbateko bat erreklamatzea dela-eta, Frade prokuradoreak ordezkatutako eta Uribe letratuak lagundutako «Seguros Lagun Aro, S.A.» aseguru-etxearen aurka, M.ª Ángeles Antón San Juan andrearen ordez De las Heras prokuradoreak –Garrido letratuak lagunduta– aurkeztutako judizio arrunteko demanda ezetsi egiten dut, eta ondorioz,

«Seguros Lagun Aro, S.A.» aseguru-etxea absolbitu egiten dut bere aurka formulatutako eskaera guztietatik.

Guztiarekin ere, demandatzaileari eragindako kostuei dagokionez, kondenatu egiten da Chinoye Enmanuel Odor; eta «Lagun Aro» delakoari eragindakoei dagokienez, M.ª Ángeles Antón San Juan.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Arabako Probintzia Auzitegiari zuzenduta (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: inpugnazioa zein alegaziotan oinarritzen den, eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zeintzuk diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 50 euroko gordailua jarri beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailu kontuan kontsignatu beharko da. Kontuaren zenbakia hauxe da: 0010 0000 04 0656/12. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena: epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen magistratu berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, idazkari judiziala naizenez, guzti horren fede ematen dut Vitoria-Gasteizen, bi mila eta hamahiruko urtarrilaren bederatzian.

Helbide ezagunik ez duen Chinoye Enmanuel Odor demandatuari behar bezala jakinarazteko balio dezan, ematen eta sinatzen dut hau, Vitoria-Gasteizen, bi mila eta hamahiruko urtarrilaren hamarrean.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala