Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

39. zk., 2013ko otsailaren 25a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1038

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriei buruz bideratutako 159/10 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Aipatutako prozeduran epaia eman da, eta honakoak dira haren idazpurua eta xedapenak:

10/13 EPAIA

Erregearen izenean.

Bilbao, 2013ko urtarrilaren 16a.

Nik, M.ª Eugenia Matía Ortizek, Bilboko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegiko epaile magistratua naizen aldetik, ikusi ditut zaintza, jagoletza eta elikagaiei buruzko 159/10 hitzezko judizio bereziko jarduketa hauek. Auto hauek epaitegi honek izapidetu ditu Viviana María Restrepo Riverak eskatuta –Raquel Regidor epaitegietako prokuradoreak ordezkatuta eta Alfonso García letraduak lagunduta–, auzi-ihesean den Gustavo Jiménez Duque jaunaren aurka. Fiskaltzak ere parte hartu du alderdi gisa.

EPAITZA

Partez baiesten dut Raquel Regidor epaitegietako prokuradoreak Viviana María Restrepo Rivera andrearen izenean eta ordez aurkeztutako demanda; horrenbestez, Viviana María Restrepo Rivera demandatzaileari bakarrik esleitzen zaio XXXXX adingabearen gaineko guraso-ahala, baita adingabearen gaineko zaintza eta jagoletza ere.

Ez da ezartzen zaintza ez duen Gustavo Jiménez Duque gurasoaren aldeko bisita- eta komunikazio-erregimenik, adingabekoarekin egoteko.

Gustavo Jiménez Duque jaunak hileko bere diru-sarrera garbien % 20 ordaindu beharko dio Viviana María Restrepo Rivera andreari, XXXXX semearen mantenu-gastuetarako, betiere gutxienez 100 euro hilean. Zenbateko hori hilabete naturalaren lehenengo bost egunetan ordaindu beharko du, aurreratuta, hartzaileak horretarako izendatzen duen kontu-korrontean edo aurrezki-libretan. Zenbateko horiek urtero eguneratuko dira, urtarrilean, Estatistikako Institutu Nazionalak argitaratzen duen kontsumoko prezioaren indizeak izandako aldakuntzen arabera. Semearen aparteko gastuak bi gurasoek erdibana ordainduko dituzte.

Alderdi bati ere ez zaio ezartzen kosturik berariaz.

Eman ebazpen honen berri alderdiei.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Bizkaiko Probintzia Auzitegiari zuzendua (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: inpugnazioa zein alegaziotan oinarritzen den, eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zeintzuk diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 50 euroko gordailua jarri beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da, epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hau da: 4710. Dirua sartu izanaren agirian, kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Gustavo Jiménez Duque non dagoen ez dakigunez, jakinarazpen-zedularen balioa izan dezan egin dut ediktu hau.

Bilbao (Bizkaia), 2013ko urtarrilaren 16a.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala