Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

39. zk., 2013ko otsailaren 25a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

IRUNGO UDALA
1032

ANUNCIO Juan José Sayar Bueno jauna Udaltzaingoko buruaren postua betetzeko izendatzeko dena.

Udal honetako alkate-lehendakariak 97 zenbakiko Ebazpena eman du, 2013-01-24koa, eta haren xedapen zatiak honela dio, besteak beste:

Juan Jose Sayar Bueno jauna Udaltzaingoko Burutzaren postu hutsa betetzeko izendatzea (23 zenbakiko postua). Indarrean dagoen araudiaren arabera, orain izendatu den funtzionarioa izaera diskrezionalez kargugabetu ahal izango da, eta kasu horretan, eta behin betiko beste postu bat lortzen ez duen bitartean, bere eskalako eta kategoriako postu bat emango zaio behin-behinean betetzeko, abenduaren 22ko 388/1998 Dekretuak onetsitako Polizia kidegoetako funtzionarioen lanpostuak hornitzeko Erregelamenduko 22.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Jabetzan hartzeko epea bi egun baliodunekoa izango da, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera kontatuta, aurretik orain betetzen duen postuan kargugabetuta, zeina inplizituki ulertuko baita jabetza hartzeko egintzan bertan.

Izendapen hori Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko da.

Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio bideari. Honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa jar daiteke, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri baino lehen, hilabeteko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera kontatuta, edo bestela, Administrazioarekiko Auzietako Donostiako Epaitegian zuzenean aurkaratu daiteke, bi hilabeteko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera kontatuta, bidezkotzat jo litezkeen bestelako errekurtsoak baztertu gabe.

Irun, 2013ko urtarrilaren 28a.

GIZA BALIABIDEETAKO ETA ZERBITZU OROKORRETAKO BURUA.


Azterketa dokumentala