Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

31. zk., 2013ko otsailaren 13a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

SEGURTASUN SAILA
830

AGINDUA, 2013ko otsailaren 1ekoa, Segurtasuneko sailburuarena, luzatu egiten duena 2012ko ekainaren 25eko Aginduan emandako epea, hain zuzen ostalaritzako eta jendaurreko ikuskizunetako lokalen kanpoaldean identifikazio-bereizgarriak jartzeko dena.

2012ko uztailaren 12an, Herrizaingo sailburuak 2012ko ekainaren 25ean emandako Agindua argitaratu zen EHAAn, hain zuzen ere ostalaritzako eta jendaurreko ikuskizunen lokalen ordutegien publizitateari eta identifikatzeko bereizgarriei buruzkoa. Agindu horretako xedapen iragankorrak sei hileko epea –indarra hartzen duenetik hara– ezartzen die agindu hau aplikatu behar den eremuetan dauden establezimenduei ixteko eta irekitzeko ordutegiei dagokien informazioa jarri eta egokitzeko, baita identifikatzeko bereizgarriak jartzeko ere. Hortaz, 2013ko urtarrilaren 13 arte dute Aginduan ezarritakoa betetzeko.

Aginduan ezarritako epea bete denez, eta kontuan izanik ostalaritza nahiz ikuskizunetako sektoreko lokal kopuru handia dela-eta xedatutakoa betetzea zail suerta daitekeela, identifikazio bereizgarriak jartzeko, aipaturiko aginduan ezarritako epea luzatzea erabaki dugu

Adierazitakoari jarraituz, eta indarrean dagoen lege-antolamenduak ematen dizkidan ahalmenez baliatuz, hauxe

XEDATZEN DUT

Artikulu bakarra.– Herrizaingo sailburuak 2012ko ekainaren 25ean emandako Agindua, ostalaritza eta jendaurreko ikuskizunen lokalen publizitateari eta identifikatzeko bereizgarriei buruzkoa, aplikatu behar den eremuetan dauden establezimenduek 2013ko uztailaren 13 arte izango dute ostalaritzako eta jendaurreko ikuskizunetako lokalen kanpoaldean identifikazio-bereizgarriak jartzeko.

AZKEN XEDAPENA

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko otsailaren 1a.

Segurtasuneko sailburua,

Estefanía Beltrán de Heredia Arroniz.


Azterketa dokumentala