Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

18. zk., 2013ko urtarrilaren 25a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

EMILIO SOLDEVILLA FUNDAZIOA
515

EBAZPENA, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitate publikoetan enpresaren ekonomiarekin zerikusia duten gaien inguruko master ofizialeko ikasketak (doktoregoan sartzeko bidea ematen dutenak) edo doktorego-ikasketak egiteko hogei laguntza esleitzeko dena.

Enpresaren Ekonomia Ikertu eta Garatzeko Emilio Soldevilla Fundazioaren 2012ko abenduaren 13ko Ebazpena, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitate publikoetan enpresaren ekonomiarekin zerikusia duten gaien inguruko master ofizialeko ikasketak (doktoregoan sartzeko bidea ematen dutenak) edo doktorego-ikasketak egiteko hogei laguntza esleitzeko merezimendu-lehiaketarako deialdia egiteko dena.

OINARRIAK

Lehenengoa.– Deialdi honen bidez esleitu nahi dira Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitate publikoetan enpresaren ekonomiarekin zerikusia duten gaien inguruko master ofizialeko ikasketak (doktoregoan sartzeko bidea ematen dutenak) edo doktorego-ikasketak egiteko hamari laguntza.

Bigarrena.– Deialdi horretan parte hartzeko, honako baldintza hauek bete beharko dira:

a) Enpresen Administrazioan eta Zuzendaritzan lizentziaduna edo horrelako titulu baten jabe izatea.

b) Gaur egun, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitate publikoetan enpresaren ekonomiarekin zerikusia duten gaien inguruko master ofizialeko ikasketak (doktoregoan sartzeko bidea ematen dutenak) edo doktorego-ikasketak egiten aritzea.

Hirugarrena.– Laguntzak jasotzen dituztenek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Diru-laguntza ematea zilegi egiten duen egoeran egotea.

b) Laguntza eman dien erakundeari behar bezala justifikatzea baldintzak eta betebeharrak bete dituztela, bai eta laguntza ematea edo laguntzaren onura jasotzea ekarri duen jarduera egin dutela ere.

c) Laguntza eman duen erakundeak egingo dituen egiaztapenen mende egotea.

d) Diru-laguntza ematen duen erakundeari aditzera ematea beste administrazio, erakunde publiko edo erakunde pribaturen batek xede bera duten diru-laguntzak, laguntzak, diru-sarrerak edo baliabideak eman dizkien.

e) Laguntza ematerakoan kontuan izan zen dena delako egoera objektiboa edo subjektiboa aldatu baldin bada, horren berri ematea laguntza eman duen erakundeari.

Laugarrena.– Diru-laguntza bakoitza zazpiehun eta berrogeita hamar (750) eurokoa izango da, gehienez ere, edo, matrikulak balio duenaren % 75ekoa. Ordainketa bakar batez emango da laguntza.

Bosgarrena.– Diru-laguntza horrek ez dakar berarekin ezelango kontratu loturarik laguntzaren esleipendunaren eta Enpresaren Ekonomia Ikertu eta Garatzeko Emilio Soldevilla Fundazioaren artean.

Horretaz gain, ez da bateragarria izango jarduera bererako jaso daitekeen beste edozein laguntzarekin.

Seigarrena.– Enpresaren Ekonomia Ikertu eta Garatzeko Emilio Soldevilla Fundazioari aurkeztu beharko zaizkio diru-laguntzak jasotzeko eskabideak. Posta ziurtatuz bidali beharko dira, helbide honetara:

Pérez Galdós kalea, 14, printzipala-eskuma, 48010 Bilbao.

Eskabideak 10 egun naturaleko epean aurkeztu behar dira, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita.

Zazpigarrena.– Eskabideekin batera, honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:

a) «Curriculum vitae», eskatzaileak dituen merezimendu akademiko eta profesionalak eta egindako lan eta argitalpen zientifikoak jasotzen dituena. Alegatzen diren merezimenduak behar bezala kreditatu beharko dira.

b) Eskatzailea, doktoregoan sartzeko bidea ematen duen master ofizial batean edo doktorego-programa batean onartuta dagoela egiaztatzen duen agiria, programaren arduraduna den Enpresa Ekonomiako Unibertsitate Sailak edo antzeko batek egiaztatua.

c) NANaren fotokopia.

d) Espediente akademikoa eta titulu akademikoaren fotokopia edo eskatu izanaren frogagiriarena.

Zortzigarrena.– Proiektuaren helburuaren egokitzapena, proiektua ondo gauzatzeko eskaintzen dituen bermeak eta, batik bat, hautagaiak aldez aurretik gauzatu dituen ikerketa-jarduerak kontuan hartuz ebaluatuko dira aurkeztutako eskabideak.

Hautagaien merezimenduak hobeto baloratu ahal izateko eta bidezkotzat joz gero, hautagaiekin elkarrizketa egin ahal izango da.

Bederatzigarrena.– Eskabideak aurkezteko epea amaitu eta hurrengo egunetik hasita hamabost egun naturalean esleituko dira diru-laguntzak. Esleipenaren berri idatziz emango zaie esleipendunei.

Hamargarrena.– Enpresaren Ekonomia Ikertu eta Garatzeko Emilio Soldevilla Fundazioaren Patronatuak laguntzak esleitzeaz hartzen duen ebatzia behin betikoa izango da.

Hamaikagarrena.– Esleipendunak laguntza onartzen badu, oinarri hauetan ezarritako arauak ere onartu beharko ditu.

Arau horiek bete ezean, laguntzari dagozkion eskubide ekonomiko guztiak galduko dira.

Hamabigarrena.– Laguntzaren uko-egitea idatziz jakinarazi beharko da, eta esleipenetik eratorritako eskubide ekonomiko guztiak galtzea ekarriko du.

Hamahirugarrena.– Laguntzak emateari buruzko oinarri hauetan aurreikusitako epean idatziz beren beregi jakinarazi ezean, ezetsita geratuko dira.

Bilbao, 2012ko abenduaren 13a.

Patronatuko lehendakaria,

ARTURO RODRÍGUEZ CASTELLANOS.


Azterketa dokumentala